LEHEN AUKERAN FEDERAZIO KOPATIK KANPORATUAK
Futbola

LEHEN AUKERAN FEDERAZIO KOPATIK KANPORATUAK

Real Unionek 1-0 galdu du Hirugarren Mailako Balmasedaren aurka eta Federazio Kopako lehen aukeran kanporatuak izan dira.  

Lehen aukeran eliminatuta geratu da Real Union Federazio Kopatik, Balmasedako La Baluga futbol zelaian aritu dira eta 1-0 garaitu du etxeko taldeak. Lehen zati petrala egin du talde txuribeltzak, eta bigarrenean, zerbait hobeto aritu badira ere, ezin izan diote erantzunik eman Arkarazok egindako golari. Dudarik gabe, Aitor Zulaikaren proiektu berriak ez du pentsatutako hasiera izan.

Real Unionek zailtasun handiak izan ditu La Balugako kondizioetara ohitzeko, baloia atzetik ateratzeko zailtasunak izan zituzten eta horrek, guztiz behartu zuen talde irundarraren jokoa. Balmasedak, ordea, gora egin du eta estu hartu dute talde irundarra presioan, arrisku sentsazio handiagoa izan dute etxekoak lehen zati osoan zehar. Hain zuzen, Real Unioneko jokalari ohiak, Lambarrik, 5.minutuan bertan behera geratu den gol bat egin du. 12.minutuan aukera berri bat izan du Lambarrik, baina oraingoan ez du baloia sareetara bidali.

Real Unionek saiakera batzuk egin ditu gola eskuratu nahian, baina Donoso eta Galanen jaurtiketek ez dute arriskuan jarri Balmasedaren atezaina. Berriro ere, Balmaseda izan zen gola eskuratzetik hurbilena egon den taldea, Ruben Garciaren falta jaurtiketa arriskutsi bat ozta-ozta ez da Txustaren atean sartu.

Real Union ez da fin ibili lehen zatian, baina Anatz Elizondok gidatutako jokaldi batean, Kun Temenuzkhovi pasa dio baloia eta honek egindako jaurtiketa zutoinean jo du. Kunena izan da Real Unionek gola sartzeko izan duen aukerarik garbiena.

Atsedenalditik bueltan, Real Unionek baloi jabetza handiagoa izan du, aukera arriskutsurik sortu gabe Balmasedako zelaian jokatzen hasi da pixkanaka. Kunek, berriro ere, bi aukera izan ditu gola egiteko, baina ezin izan du Balmasedako Kevin atezaina gainditu. Mintuak aurrera egin ahala, Real Unionek norgehiagokaren kontrola galtzen joan da, aldaketek ez dute eragin handirik izan eta aukera handirik sortu gabe, Balmasedaren korner jaurtiketa batetik Arkarazoren gola iritsi da 78.minutuan.

Real Unionek ez du errakzionatzeko gaitasunik erakutsi, are gehiago, bigarrena jasotzeko aukerak izan ditu. Azken minutuetan soilik estutu du benetan Real Unionek Balmaseda, baina Ekhi Senarrek izandako aukera bakarrak ezin izan zuen 1-0eko emaitza aldatu. 

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika