03 Aza, 2015
Zazpigarren jardunaldian iritsi da Emakumeen Bigarren Mailako Mariñoren lehen garaipena. Barakaldoko Pauldarrak taldea mendean hartu zuten urdinek, larunbatean Landetxan. Atea hutsean utzi zuten neskek, eta bi gol sartu zizkioten talde bizkaitarrari. Sailkapenean jauzi handia eman du Mariñok. Atzean utzi du jaitsiera postuen arriskua, eta zazpigarren postuan dago orain, zortzi punturekin. Dena den, garrantzitsuena da garaipenak taldeari emango dion konfiantza. Larunbatean Lezaman ariko dira urdinak, Athletic Bren kontra (17:00).
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...