LEHEN POSTUAN EH KOPAKO BIGARREN FASERA

Emakumezkoak jokatu dituzten bi jardunaldiak garaipenarekin bukatu dituztelarik, Euskal Herriko Kopako bigarren fasera lehen sailkatu bezala igaro dira. Gizonezkoen taldeak, neurketa erabakigarria izango du igande honetan.

Duela hilabete eskualdeko waterpolo taldeek denboraldiari ekin ziotela; hain zuzen ere, Bidasoa XXI taldeko emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak Euskal Herria Kopan murgilduta dihardute. Txapelketa berria da honako hau, eta arrazoi argi batekin sortu dute: lehiaketa ofizialak urtarriletik aurrera hasiko dituzte, baina egoera kontuan izanik, EH Kopa sortu dute waterpolora lehiatzeko Covid protokoloak ondo betetzen direla ziurtatzeko. Momentuz, protokoloak eragina izan du; izan ere, Bidasoa XXI taldeak ez du positibo kasu bat bera ere izan eta ez du neurketa bat bera ere bertan behera utzi.

hartu dute Euskal Herria Kopa. Emakumezkoen taldeari dagokionez, adibidez, entrenatzaile berria dute, Borja Furió, entrenatzeko metodologia eta estrategia ezberdinekin eta taldeak hauetara moldatu beharra du. Furiok berak aitortu digunez, “oso pozik nago Euskal Herria Kopan egiten ari garen lanarekin. Gure helburua irabaztea baino, itxialdian galdutako erritmoa berreskuratzea eta nire estrategia berriak ahalik eta gehien barneratzea da”. Entrenatzaile Valentziarrak argi du taldeak sekulako potentziala duela, are gehiago, motz gera dakioke Euskal Herriko Kopa: “nazionalerako igoera gure eskuetan dago, taldeak potentziala badu bertan egoteko, baina urtean zehar egiten duen lanak erabakiko du igoera gauzatuko den ala ez”.

Euskal Herria Kopako lehen bi jardunaldiak garaituta, txapelketako bigarren fasera lehen sailkatu bezala igaro da talde irundarra. Lehen xedea ahaztu gabe, posturik onena eta errendimendu oparoena bilatzen ari dira denboraldiko hastapen honetan. Euskal Herriko Kopa irabazteak “taldearen konfiantza handituko lukeela” dio Furiok; izan ere, taldeak “lehiatzeko gosea” duela eta “ahalik eta postu hobean bukatu” nahi dutela adierazi du.

Irabaztekotan, aurrera

Emakumezkoen taldearen antzera, gizonezkoak zailtasun gehiagorekin bada ere, lehen bi jardunaldietan Easo Waterpolo taldea eta Donostia-Hernani taldea menderatu zituzten. Eduardo Cortezek zuzentzen duen taldea gaztea da, horregatik, jokalarien formakuntzan zentratuta lanean ari dira. Unekoari erreparatuz lanean dihardu taldeak, neurketaz neurketaz esperientziak eta garaipenak lortzea. Igandean, Azken Portuko kiroldegian garaipena erdeitsiz gero, emakumezkoekin batera Euskal Herriko Kopako bigarren fasean sartuko liratezke. Hala ere, Cortezek garbi du, “garrantzitsuena ez dira egun lortzen dituzten emaitzak, entrenamenduz entrenamendu hobetzen joatea eta etorkizunari begira jokalari eta talde hobeagoa osatzean izan behar dugu gure pentsamendua”. 

PORROTARIK GABEKO DENBORALDI HASIERA

C.D. Urgara Txingudi emakumezkoen taldeak 13-10 irabazi zion Sestaori lehia estu baten ondoren 

Lehengo...

DENBORALDIA BUKATZEKO, BRONTZEZKO DOMINA

Bidasoa XXI Waterpoloren nesken taldeak sekulako Espainiako Txapelketa jokatu du Valliranen. Ostiralean abiatu ziren bertara eta jokatu zuten lehen neurketan, Carthago talde murtziarra 10-0...

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA BIDASOA XXI WATERPOLORENTZAT

Gol batengatik, 8-9, Donosti Waterpolo B-ri nagusitu zitzaion

Paco Yoldiko igerilekuan lortu du Eduardo Cortezek zuzentzen duen taldek denboraldiko lehen...

IARE KARRERA ESPANIAKO SELEKZIOKO TEKNIKARIEKIN ENTRENATZEKO DEITUTA

 Espainiako Federakuntzako teknikariek egingo duten teknifikazio probetan entrenatzeko deitu dute Bidasoa XXI Waterpolo taldeko atezaina den Iare...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika