LEKAENEA GARAIEZIN DENBORALDI HASIERAN
Mahai Tenisa

LEKAENEA GARAIEZIN DENBORALDI HASIERAN

Lekaenea Mahai Teniseko bi taldeek 4-0eko garaipena eskuratu zuten Sonia Etxazarretza Kirol Gunean, gizonezkoak Leganesen aurka eta emakumezkoak Girbau Vicen aurrean

Lekaenea Mahai Teniseko gorengo taldeak inoiz baino hobe hasi dute denboraldia. Emakumezkoen taldeak zein gizonezkoen taldeak sailkapenean lehenak dira eta arerioak nagusitasun handiarekin gainditzen dituzte. Adibiderik argiena asteburu honetakoa izan da, bi taldeek 4-0 irabazi zuten, aurkariari aukerarik eman gabe.

Iberdrola Ligan aritzen den emakumezkoen taldea, Maria Xiao, Roxana Iamendi eta Lin Chia-Chih zelairatu zituen eta haien aurrean, Girbau Vicek Sofia-Xuan Zhang, Silvia Coll eta Orsolya Feher jarri zituen lehiatzen. Azken hau hain zuzen izan zen garaitzeko gogorrena, izan ere, Linek hirugarren setean gailendu zitzaion. Roxanak Collen aurka 3-0 irabazi zuen eta Maria Xiaok erraztasunarekin ere, 3-0 jarri zituen aurretik etxekoak. Bikotekako jokoan, Maria Xiao eta Lin, Feher eta Collen aurka aritu ziren eta berriro ere 3-0 garaituz, neurketa amaierara iritsi zen.

Gizonezko taldearen neurketari dagokionez, Endika Diezek, Taras Merzlikinek eta Thomas Le Bretonek emakumezkoen emaitza bera lortu zuten, eta aurretik azaldu bezala, sailkapeneko lider berri bezala kokatu ziren. Leganes taldea Lekaeneko jokalari ohia den Libre Sanchok, Vasily Filatovekin eta Emilio Garcia-Romeurekin batera zelairatu zen. Binakako neurketan soilik joko bat galdu zuten, gainontzekoetan 3-0 irabazi zuten talde irundarraren jokalariek. Aurretik, Tarasek aukerarik eman gabe Libre Sancho baino gehiago izan zen, Thomasek emaitza bera erdietsi zuen Filatoven aurrean eta Endikak ere bere jokoa 3-0 irabazi zuen Emilio Garcia-Romeuren aurka. 

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN
Mahai Tenisa

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN

Hirugarrenez jarraian, Lekaenea Mahai Tenis taldeak Champions League txapelketa jokatu du.

Lekaenea Mahai Tenis taldea Champions...

JARDUNALDI GAZI GOZOA
Mahai Tenisa

JARDUNALDI GAZI GOZOA

Lekaenea Mahai Tenis Klubeko bi taldeak lehen faseko azken neurketak jokatu zituzten. Emakumezkoen taldeak garaipena erdietsi zuen; gizonezkoenak, ostera, porrota...

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA
Mahai Tenisa

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA

Lakenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak sailkapenean aurrera egiteko puntu baliotsua eskuratu zuen Girbau Vic liderraren aurka. Gizonezkoek galdu eta hirugarren...

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA
Mahai Tenisa

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA

Espainiako Ohorezko Mailako emakumezkoen kontzentrazio-jardunaldia jaso du Irungo Sonia Etxazarreta kirol-zentroak. Lekaenea Mahai Tenisek Jaenen aurka berdindu eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika