Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
05 Ots, 2020 Irun, Bidasoa, Balonmano, Liga Asobal, Ademar de Leon
Bidasoak ezin izan du Sacyr Asobal Ligako bigarren itzuliko lehen jardunaldian garaipena eskuratu, Leongo Ademar 23-27 gailendu zaie
Bidasoa Irun (11+12). Ledo, Crowley (3, 1 pen.), Kauldi (4), Esteban Salinas (2), Rodrigo Salinas (5), Tesoriere, Seri (1); Rangel, Cavero, Serrano (3), De la Salud (2), Renaud-David (1), Santano, Bartók (2), Da Silva.
27 – Abanca Ademar León (11+16). Slavic, Marchán (5), López (4, 1 de pen.), Lucin (1), David Fernández (8), Mosic, Carrillo (2); Feuchtmann (3), Martínez (3), Vieyra, Donlin, Juan José Fernández, Jaime Fernández (1), Pérez Arce, Casqueiro.
Hilabeteko atsedenaren ostean, Bidasoak Artalekun Leongo Ademar jaso du eta ezin izan dute bigarren itzuliko lehen bi puntuak eskuratu. Leondarrak neurketa osoan zehar irundarrak baino gehiago izan dira eta azkenean 23-27ko markagailuaren bidez sailkapenean lau puntuko abantaila lortu dute. Izan ere, gaur sailkapeneko bigarrena eta hirugarrena neurtu dira, Leongo Ademarrek bi puntuko aldea zuen, baina garaipena erdietsita Ademar 28 punturekin jartzen da Bidasoak 24 dituen bitartean. Datorren asteazkenean, Sacyr Asobal Ligako bigarren jardunaldia jokatuko dute, Palaun Bartzelona ahalguztidunaren aurka.
Neurketari dagokionez, hasierako lehen minutuetan Leongo Ademarren erasoak gailendu dira. 0-4ko hasierako partziala lortu dute Marchan eta Mario Lopez eta David Fernandezek sartu dituzte lehen gol horiek. Bidasoaren erreakzioa laister iritsi da, 6-0eko partzial batekin erantzun dio leongo taldeari eta hamahirugarren minutuan, Kauldi Odriozolak 6-4koa ezarri du. Hurrengo minutuetan zehar, bi golen errenta mantendu da bi ateetan golak jasoz. Martin Santano gazteak eta Donat Bartok fitxaketa berriak orduan debutatzeko aukera izan dute, azken honek bi gol sartu ditu neurketan. Lehen zatia oso berdindua izan da eta horrela iritsi da markagailua atsedenaldira, 11-11ko berdinketarekin.
Bigarren zatia aurreko 30 minutuen antzera hasi da, Leongo Ademarrek hartu du neurketako aginte makila, baina oraingo honetan, Bidasoak ez du berdintzeko gaitasuna izan. 37.minutuan, 14-14 zen emaitza, ordutik aurrera Leongo Ademarrek martxa bat sartu du eta bost goleko errenta lortu dute (20-25, 55.minutuan). Sei golengatik irabazi zuen joanekoan Bidasoak, buruan izan dute emaitza, eta azkeneko eraso on batzuk eginda, azkeneko 23-27koa ezarri dute.
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....