28 Abu, 2016
Denboraldi bikaina daraman arren, lanak izango ditu Hondarribiak “La Caixa” koroa etxera eramateko. Urdaibaik aurrea hartu dio asteburuan, jokoan egon diren bi banderak eskuratu ondoren. Portugaleten izan dira bi estropadak, Ibaizabalen, horrek dakartzan ondorio guztiekin. Bermeotarrak moldatu dira hobeto, egunen arteko aldearekin. Larunbatean bi segundoko diferentzia atera dio Bou Bizkaiak Ama Guadalupekoari. Nahikoa izan da, ordea, Ambilamp Bandera irabazteko. Minutu erdira gelditu da Kaiku, etxeko trainerua, eta eguneko hirugarren sailkatua.
Igandean ere Urdaibai izan da azkarrena, Portugaleteko Banderan. Baina Hondarribiari ezusteko arerio bat sartu zaio tartean, Orioko ontzia, hain zuzen ere. Ondorioz hirugarren gelditu da, eta puntu bat gehiago galdu du Urdaibairekiko. Biko abantaila du orain Bermeoko taldeak, San Miguel ligako bi estropada besterik ez direnean gelditzen. Etxean izango du, gainera, hurrengoa. Lehenago, Kontxako Bandera preziatua egongo da jokoan, Donostian.
Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak
Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...
Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa
Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...
Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia
Euskadiko aulki mugikorreko...
Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea
Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...
Bidasoa ibaia protagonista izan zen pasa den asteburuan ere, Ur Bizietako Euskadiko Kopa jokatu baitzen bertan
Aulki mugikorreko arraunlariek...