Liderraren kontra berdindu du Real Unionek
Futbola

Liderraren kontra berdindu du Real Unionek

REAL UNION 1-1 HUESCA

REAL UNION: Tena; Azkoiti, Aimar, Esnaola, Morcillo, Rodellar, Eneko Romo (Ozkoidi, 11') (Iriondo, 71'), Urkizu, Seguin, Goikoetxea, Galán.

HUESCA: Jiménez, Aythami, Scardina, Carlos David, Morillas, Manuel, Ros, Tyronne (Josan, 81'), José Gaspar, Camacho, Esnáider (Mainz, 75').

GOLAK: 1-0: Galán (43'). 1-1: Camacho (60').

EPAILEA: Alfonso Vicente Moral (Gaztela Leon). Txarel horiak: Rodellar, Morcillo (Real Union); Scardina, Manolo (Huesca).

Bukatu da Real Unionen garaipen segida ikusgarria. Hala ere, galdu gabe segitzen du talde irundarrak. Puntu bat eskuratu du gaur Stadium Galen, Huescaren kontrako norgehiagokan. Aspaldian ez bezala bete dute zaleek Irungo futbol zelaia. Lidertza eskura izan dute txuribeltzek, baina ez dute talde aragoarra menderatzea lortu. Aurkariaz gain, beste zailtasun asko gainditu behar izan ditu Unionek. Zelai erdian izan du arazorik handiena. Juan Domínguez zigortuta zegoen, eta Mikel Alonso lesionatuta. Gainera, partidako hamargarren minuturako, Eneko Romok zelaia utzi behar izan du, min hartuta. Ozkoidik ordezkatu du, baina donostiarrak berak ere berdegunetik atera behar izan du bigarren zatian. Egoera horretan, Huesca nagusi izan da zelai erdian, eta baloiaren jabetza eskuratu du. Unioni kosta egin zaio kanpokoen presioa gainditu eta baloia aurrera ateratzea.

Huescak izan ditu arratsaldeko lehen gol aukerak. Ezker hegaletik sortu du arriskua batez ere. Handik ateratako erdiratze batek Tyronneren burua izan du helburu, baina aurrelaria ez da ondo errematatzera iritsi. 38.minutuan, Urkizuk huts egin du baloia urruntzerakoan, eta Camachok aukera argia izan du. Gutxigatik irten da baloia kanpora, zutoinaren ondotik. Aragoarrek ez dute saririk izan. Real Unionek, berriz, aldez aurretik arrisku handirik sortu gabe, gola sartu du atsedenaldiaren atarian. Azkoitik egin du erdiratzea eskuin hegaletik, defentsa batek eta Urkizuk baloia eskuratzeko borrokatu dute, eta Galani eskura gelditu zaio azkenean. Ezkerrez jo du baloia nafarrak, sarera bidaltzeko. Bigarren zatian nola edo hala abantaila mantentzeko asmoz hartu dute txuribeltzek aldagelarako bidea.

Bueltan, Huescaren bultzadari eutsi behar izan diote. 57.minutuan abisua eman du kanpoko taldeak, Scardinaren jokoz kanpokoagatik baliogabetutako golarekin. Hiru minutu beranduago, banakoa sartu du Camachok, kontraeraso bat borobilduta. Beste hiru minutu ere ez ditu behar izan Huescak, hurrengo gol aukera argia sortzeko. Jon Tenak kanpokoen bigarrena ekidin du, Esnaiderren burukada aldenduta. Neurketaren azken txanpan, giroa berotu egin da, Goikoetxearen eta epailearen arteko liskarrarekin. Sudurretik odolez zegoela, epaileak ez dio debarrari zelaiara bueltatzen utzi nahi izan, elastikoa zikinduta zuela eta. Josu Ibarbiarena zen hamabigarren zenbakiarekin sartu da azkenean. Baloia ate barrura bidali du Goikok 85.minutuan, baina jokoz kanpokoa zela eta baliorik gabe utzi du epaileak. Neurketak lau minutuko luzapena izan duen arren, banako markagailua ez da aldatu. Eta sailkapeneko egoera, ere ez. Huesca da Bigarren Multzoko liderra, eta puntu bat gutxiago dauka Unionek.

"

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika