Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
04 Urr, 2020 Irun, Bidasoa, Balonmano, Sacyr Liga Asobal, Nava
EHF European Leaguen RK Nexeren aurka galdu arren, Sacyr Asobal Ligan garaiezin jarraitzen du talde irundarrak. Nava arriskutsu baten aurka, 28-21 irabazi du Bidasoak.
28 - Bidasoa Irun: Sierra; Racotea (2), Zabala, Odriozola (2, 1 pen.), Serrano (4), Salinas (4), De la Salud (2, 1 pen.); Cavero (3), Crowley (2), Aginagalde (6, 1 pen.), Urruzola (1), Tesoriere, Matheus da Silva (1), Nieto (1 pen.), Bonanno.
21 - Viveros Herol Nava: Patotski; Vujovic (2), Bernabeu (2), Seabra, Pérez Arce (2, 1 pen.), Silva (4), Simenas (4); Pescador, Ajo (1), D'Antino, Moyano (4), Villagrán, Mota (1), Alonso, Marugán (1), Herranz.
Bidasoak Asobal Ligako laugarren garaiapena erdietsi du Navaren aurka. EHF Europa Leaguen galdu ostean, arerioari aukerarik eman gabe sendo irabazi dute, 28-21. Lehen 1-2ko markagailuaz gain, neurketaren agintea Bidasoak izan du uneoro. Rodrigo Salinas, Iker Serrano, Adrian Crowley eta Sergio De la Saluden golek hiru goleko errenta izatea ahalbidetu diote Bidasoari, eta 12.minutuan, markagailuak 6-3koa adierazten zuen.
Hiru goleko errenta handitzen joan da Bidasoa Julen Aginagalde eta de la Saluden golekin, baina atsedenaldira 14-11koarekin iritsi da. Aginagaldek orain arteko denboraldiko neurketarik onena jokatu du, sei gol sartu ditu sei saiakeretatik.
Bidasoak garaipena defentsan eta atepeko lan onean oinarritu du, Jose Manuel Sierrak 14 geldiketa egin ditu neurketan zehar. Gutxinaka gutxinaka, Bidasoa markagailuko aldea handitzen joan da zazpi goleko errenta lortu arte. Navak hutsarte bat eskatu du 21-14ko markagailuarekin, baina gutxirako balio izan zaio, ez baitute asmatu Bidasoaren defentsa erasotzen.
Azken hamar minutuetan, Jacobo Cuetarak Gorka Fraile eta Julen Urruzola gazteak atera ditu kantxara eta biek gol bana egin dute. Bi taldeek golak trukatu dituzte azken minutuetan eta azkenean, neurketa 28-21koarekin bukatu da.
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....