Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
02 Api, 2017
ATHLETIC B: Simon, Agirrezabala, Lopez, Sillero, Perez (Oli, 84’), Tarsi (Olaetxea, 59’), Jurgi, Udabarrena, Villalibre, Bengoa, Guruzeta (Iker Hernandez, 76’).
REAL UNION: Otaño, Gorosabel, Ekhi, Esnaola, Urkizu, Rodellar, Martins (Azkoiti, 68’), Estrada, Juan Domínguez, Arriaga (Ozkoidi, 56’), Galán (Thaylor, 81’).
GOLAK: 1-0: Undabarrena (8’). 1-1: Galán (27’). 1-2: Juan Domínguez (45’).
Taldeak bizi duen momentu ona berretsi du Real Unionek, igande goizean Lezaman irabazita. Laugarren garaipena du segidan, eta igoera fasean sartzeko hautagai nagusien artean dago jada. Erreakziorako gaitasuna erakutsi dute txuribeltzek Athletic Bren aurka, abantaila hartu baitu filialak 8.minutuan, Undabarrenak sartutako penaltiarekin.
Lehen zatia amaitu baino lehen, ordea, emaitzari buelta eman dio Unionek. Galanek berdindu du, lehenengo, Rodellarren erdiratze bat baliatu eta atezaina buruz gaindituta. Bigarren gola azken unean heldu da. Juan Dominguez izan da golegile, Arriagak ateratako kornerrean.
Bigarren zatian, itxura sendoa eman du Asier Santanaren taldeak. Tarteka sufritzea egokitu zaio, baina orokorrean, ondo eutsi die bizkaitarren ahaleginei. Balio handiko hiru puntu eta konfiantza dosi handi bat bildu dituzte txuribeltzek. Barakaldo hartuko dute hurrengo jardunaldian Stadium Galen.
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...