MARMOTAREN EGUNA EL REQUEXONEN
Futbola

MARMOTAREN EGUNA EL REQUEXONEN

Badirudi denborak aurrera egiten ez duela eta marmotaren egunean murgilduta dagoela Real Union. Berriro ere, 1-1 berdindu zuen, oraingo honetan Oviedo Bren aurka, baina egia esan, atzo lortutakoa baliozko puntua izan zen. Hori bai, orain Tudelanoren, Gimnastica Torrelavegaren, Amorebietaren eta Gernikaren aurka galdu diren puntuak faltan botatzen ditu Juan Dominguezek; izan ere, Gernikaren eta Tudelanoren garaipenek promozio postuak lau puntutara hurbildu dituzte txuribeltzak.

Zelaia egoera onenean ez zegoen arren, neurketa primeran hasi zuen talde txuribeltzak, sendo atzealdean eta erdigunean baloiaren jabetza zuen. Horrela, 10.minutuan Mikel Orbegozok Alain Eizmendiren erdiraketa bikain bat baliatu zuen baloia sarera bidaltzeko eta irundarrak markagailuan aurretik jartzeko. Lehen ordu erdirarte talde lan aparta burutu zuen Real Unionek, baina aurrerantzean Oviedo Bk hartu zuen norgehiagokaren gidaritzapena. Irazustabarrenaren lana handitu egin zen eta bi geldiketa egin ostean, 43.minutuan ezin izan zuen Lucas Ahijadok jaurtitako eta Javi Garridoren sorbaldan kolpatu zuen baloia eten. Berriz ere, zorte txarra medio, lehen 45 minutuak iristear zirela gola jaso zuen Real Unionek.

Bigarren zatia Oviedo Vetustaren emanaldia izan zen. Oso erasokor atera ziren aldageletatik eta baloiaren jabe egin ziren. Irazustabarrenak bikain erantzun zuen aurrelari asturiarren saiakerei, baina usurbildarra aldatzea behartuta ikusi zen Juan Dominguez. Aurpegian belaunkada bat jaso zuen eta neurketa minutu batzuk gelditu zen. Sequeirak ordezkatu zuen eta honek ere lan bikaina egin zuen, izan ere, azken minutuetan Oviedo Bk aukera ezinhobea izan zuen 2-1koa lortzeko, baina Costa Ricakoak maisuki baloia gelditu zuen. Neurketaren azken abagunea Real Unionentzat izan zen, baina Lizarragak ez zuen asmatu eta norgehiagoka 1-1koarekin bukatu zen.

Esan bezala, Real Union sailkapeneko 13.postura jeisten da eta 29 punturekin promozio postuak lau puntutara hurbildu dira. Datorren astean Logroñesen aurka jokoan jartzen diren hiru puntuak lortzea beharrezkoak izango dira. Hori igandean 17:00etan Stadium Galen izango da, baina lehenago, asteazkenean Stadium Galen ere, Federazio Kopako final laurdenen itzuliko neurketa izango dute Mirandesen aurka. Beraz beste aste mugitua talde txuribeltzarentzat. 

MARMOTAREN EGUNA EL REQUEXONEN
Futbola

MARMOTAREN EGUNA EL REQUEXONEN

Badirudi denborak aurrera egiten ez duela eta marmotaren egunean murgilduta dagoela Real Union. Berriro ere, 1-1 berdindu zuen, oraingo honetan Oviedo Bren aurka, baina egia esan, atzo lortutakoa...

REAL UNIONEK GALDU GABE JARRAITZEN DU
Futbola

REAL UNIONEK GALDU GABE JARRAITZEN DU

Egia da Real Unionek galdu gabe jarraitzen duela 2019 urte honetan, baina norgehiagoka gehienen emaitza berdinketa izaten ari da, hain zuzen, garaipen bakar bat lortu du, aurreko astean Leioaren...

ETA AZKENEAN…GARAIPENA
Futbola

ETA AZKENEAN…GARAIPENA

Hiru neurketen ondoren, Real Unionek berrio ere norgehiagoka bat irabazi du. Meritu bikoitza du garaipen honek, izan ere, etxetik kanpo jokatu zuten eta Leioa taldea bere etxean oso talde gogorra...

HONDARRIBIA HONDOA JOTA
Futbola

HONDARRIBIA HONDOA JOTA

Ez da Hondarribia Futbol Elkartearen denboraldi hoberena, aurrekoan urtean ere sufritu zuten, baina ez dirudi aurreko urteko erreakzioa iritsiko denik.

Larunbatean Hernani Futbol...

BERDINKETAZ BERDINKETA
Futbola

BERDINKETAZ BERDINKETA

Larunbatean Stadium Galen jokatu zen norgehiagoka oso narratsa izan zen. Amorebieta taldea ideia garbiekin irten zen berdegunera eta hasieran etxeko taldea baino gehiago izan ziren. Oso deseroso...

HIRU PUNTU IHES EGIN ZUTEN TORRELAVEGAN
Futbola

HIRU PUNTU IHES EGIN ZUTEN TORRELAVEGAN

Beste bi puntu ihes egiten dutela eta beste berdinketa bat etxetik kanpo eskuratzen duela talde irundarrak. Tuteran 2-2 berdindu ostean, Torrelavegara bidaiatu eta 1-1 berdinketa eskuratu zuen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika