“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
20 Uzt, 2015
Lehen urratsak eman ditu 2015/2016 denboraldiko Real Unionek. Uztailaren 13an hasi ziren entrenatzen txuribeltzak, Aitor Zulaikaren aginduetara. Aurreko sasoian egindako lanari jarraipena emango dio entrenatzaileak. Taldeari dagokionez, iraultzarik ez da izango. Jokalarien multzo handi batek Stadium Galen jarraituko du. Ezusteko handiena atean egongo da, Xabier Oterminek ez baitu segituko. Real Unionen hamalau denboraldi egin ditu atezainari kontratua ez luzatzea erabaki du klubak. Iñaki Goikoetxea aurrelariak ere ez du jarraituko, eta Iparralderako bidea hartu du, Baionako Avironen jokatuko baitu.
Lau fitxaketa egin ditu orain arte Unionek lehen talderako: Irazustabarrena, Ribera, Barrón eta Eizmendi. Jon Irazustabarrena “Txusta”k ordezkatuko du Otermin. Usurbilgo atezaina Eibarren aritu da azken hiru denboraldietan. Gorka Ribera azkoitiarra ezker hegaleko atzelaria da. Beasainen aritu da azken denboraldian, Hirugarren Mailan. Lehenago, Azkoitiako Anaitasunan jokatu du. Alain Barrón hogeita hamar urteko gasteiztarra da, eta erasoko ezker hegalean edo punta-erdi lanean aritu daiteke. Amorebietan, Logroñesen eta Sestao Riverren jokatu du, 2.B Mailan. Eneko Eizmendi beasaindarra da, Realeko harrobian hazitakoa. Guijuelon, Betis Bn eta Toledon aritu da ondoren. Zortzi gol egin zituen azken denboraldian, Salto del Caballoko taldean.
Itxura ona lehen lagunartekoan
Entrenatzen aste bete ere egin gabe, lehen lagunartekoa jokatu zuen Real Unionek larunbatean. Real Sociedad izan zuen aurkari, mendeurrena ospatzeko partida nagusian. 1915eko ekainaren 29an jokatutako partida errepikatu zuten. Orduan 6-1 irabazi zuen Irungo taldeak. Oraingoan, berriz, hutsean gelditu zen markagailua. Realak lehen taldeko titular asko deialditik kanpu utzi zituen, baina Galeko zelaian izan ziren, besteak beste, Iñigo Martinez, Pardo, Prieto, Zurutuza edo De la Bella. Txuri-urdinek ez zuten Union menderatzea lortu, txuribeltzei entrenamenduak eta jokalariak falta zitzaizkien arren.
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...