Masek irabazi du Orion

Enric Mas kataluniarrak irabazi du Bidasoa Itzuliko hirugarren etapa. Eskualdetik kanpo ibili dira txirrindulariak, irteera eta helmuga Orion izan dituen saioan. Specialized-Fundación Alberto Contador taldeko Mas izan da azkarrena eguneko indartsuenen multzoan. Bigarren sartu da Hondarribian irabazi zuen Strakhov (Lokosphinx), eta hirugarren Steven Calderón liderra. Aiako aldapa gogorretan, bederatzi txirrindulariko multzoa sortu da. Maldan behera beste hamaika batu zaizkie, Fundación Alberto Contador taldearen lanari esker. Enric Masen garaipenarekin borobildu dute.

Steven Calderonek maillot horiari eutsi dio, eta indartsu aritu da gainera Aian gora. Hala ere, sailkapen nagusia estu dago, lau txirrindulari daudelako segundo bakarreko tartean. Azken egunak, eta bereziki Erlaitz mendateak erabakiko du, beste behin, Bidasoa Itzulia.

SAILKAPENAK:

3. etapa: Orio-Orio

1 Enric Mas (Specialized-F.A.C.) 3:08:53

2 Dimitry Strakhov (Lokosphinx) db.

3 Steven Calderón (Gomur) db.

5 Edward Ravasi (Colpack) db.

5. Antonio Soto (Telco'm) db.
 

Orokorra

1 Steven Calderón (Gomur) 8:42:48

2 Enric Mas (Specialized-F.A.C) +1”

3 Julen Amézqueta (Baqué) +1”

4 Jaime Rosón (Caja Rural) +1”

5 Cristían Rodríguez (Caja Rural) +10”

 

 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika