MIKEL REDONDO, C.D. Bidasoako jokalaria: “Azken ahaleginak Irunen egin nahi nituzke, Bidasoaren elastikoa defendatuz”
Eskubaloia

MIKEL REDONDO, C.D. Bidasoako jokalaria: “Azken ahaleginak Irunen egin nahi nituzke, Bidasoaren elastikoa defendatuz”

Europako Errekopa irabazi zuen Elgorriaga-Bidasoak 1997an. Azken titulua izan zen, urrezko aroaren amaiera. Hurrengo urteetan, hala ere, jokalari atzerritarren zerrenda luzea izango zen, oraindik, Artalekuko taldean. Horiek horrela, 1998an, Irundik hanka egin behar izan zuen Mikel Redondo harrobiko jokalariak (Irun, 1979). Orduz geroztik, hamalau talde ezagutu ditu, estatuko eta atzerriko ligetan ere bai. 2006/2007 sasoian itzuli zen, urte betez, Bidasoak maila galdu zuenean, hain zuzen ere. Arantza hori kentzeko, bere azken urteak etxeko taldean ematera heldu da 38 urteko pibote beteranoa.

Zein esperientzia azpimarratuko zenuke, kanpoan egon zaren urteetatik?

Lehen esperientzia Kanaria Handian izan zen, Galdarren, eta egia esan, Afrika iruditu zitzaidan. Jendea txankletetan ibiltzen zen, erdi biluzik. Iruditzen zitzaidan eraikin guztiak erdi eroriak zeudela. Dena nire etxearekin konparatzen nuen, baina denborarekin ikasi dut toki bakoitzak dituen alde onekin gozatzen.

Buelta asko eman ditut, eta asko ikasi dut talde bakoitzean. Kirolak eskaini didan onena da, leku eta jende asko ezagutzea, turismoaz harago.

Krisi ekonomikoaren garairik okerrenean, denetarik bizi izango zenuen.

2007-2008ra arte, nomina onak eduki nituen. Orduan hasi ziren betetzen ez ziren akordioak, salaketak etab. Hiru talde salatu behar izan ditut, eta hiruetan auzitegiek nire alde egin dute. Nominak dira, azkenean, sinatutako kontratuak. Esan beharra dago, dena den, Asobal liga asko saneatu dela.

Urte betez bueltatu zinen Irunera, Bidasoaren jaitsieraren urtean, hain zuzen ere. Nola gogoratzen duzu?

Urte arraroa izan zen. Ez dut oroitzapen txarrik, eta harremana dut, oraindik, garaiko jokalari batzuekin. Zorionez, merezi duen lekura bueltatu da Bidasoa. Historiagatik, eta klubak azken urteotan egin duen lan onagatik.

Irunera itzultzeko gogoa eduki izan duzu beti?

Hala da, 1998an irten nintzenetik, ia urtero deitzen nuen, bueltatzeko aukerarik ba ote zegoen galdetzeko. Azkenean aurtengoa izan da unea. Azken ahaleginak Irunen egin nahi nituzke, Bidasoaren elastikoa defendatuz.

Ez dut inoiz lesio larririk izan, ezta ebakuntzarik ere”

Eskubaloi asko geratzen zaizu?

Ez dut esango zenbat urte izan daitezkeen. Momentuz ez dut inoiz lesio larririk izan, ezta ebakuntzarik ere. Entrenatzaile batek kontrakoa esaten didan arte, eskubaloian jokatzeko indarra dudala uste dut.

1998az geroztik ikaragarri aldatu da Asobal Liga. Zein izan da haren bilakaera?

Lehen, jokalariak altuagoak eta sendoagoak ziren. Eskubaloia fisikoagoa zen orduan. Bidasoarekin Europako Txapeldun izan zen taldea gogoratzea besterik ez dago.

Orain jokoa biziagoa eta arinagoa da, ikusgarriagoa, agian. Egia da, krisiaren eraginez, jokalari onenak Europako beste ligetara joan direla, baina irudipena daukat, oso-oso poliki, baina errekuperazioa hasi dela.

Fitxaketa gutxi egin ditu Bidasoak aurten. Hortaz, joan den urteko taldea izango da oinarri nagusia. Positiboa al da hori?

Esango nuke baietz. Entrenatzailea eta sistema ere berdinak dira, eta ikusten dut asko dagoela joan den urtetik egina. Lateral berriek dute lan gehien (Rodrigo Salinas eta Leo Renaud), nik ezagutzen baitut Jacobo Cuétarak eskatuko didana. Ondo ikusten dut taldea, baikorra naiz.

“Zaleei ilusioa kutsatzen baldin badiegu, gora egingo dugu denok elkarrekin”

Bidasoak goranzko joerari eutsiko diola pentsa daiteke?

Bai, klubak oinarri sendoak ditu, eta kirol arloan, Jacobo Cuétarak esperientzia du kluben hazkundean. Bestalde, Irunen eskubaloi giro handia dago. Zaleei ilusioa kutsatzen baldin badiegu, gora egingo dugu denok elkarrekin.

Ondo ezagutzen duzu Jacobo Cuétara. Zein dira bere ezaugarri nagusiak?

Oso langilea eta zorrotza da, gain-gainean egoten da beti, dena kontrolatzea atsegin du. Irunen gustura eta pozik ikusten dut, gainera. Berez nahiko serioa eta isila da, eta hemen solteago ikusten dut.

Aldagela ere zeharo ezberdina izango da, 1990eko hamarkadako Bidasoarekin alderatuta.

Oso polita da hori. Gaur egun hiruzpalau atzerritar besterik ez dira egoten taldeetan, eta horrek giro atsegina sortzen du. Denon arteko batasuna handiagoa da, ez dira taldetxo txikiak egiten, garai batean bezala.

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika