MIKEL ZABALA 2023ra  ARTE LOTU DU BIDASOAK
Eskubaloia

MIKEL ZABALA 2023ra ARTE LOTU DU BIDASOAK

Bidasoak eta Mikel Zabalak 2023ko ekainaren 30era arte luzatu dute elkarri lotzen dien akordioa.

Bidasoak ezker hegalekoa 2018ko udan fitxatu zuen Somos Eibar Eskubaloitik. Gazte mailaten Espainiako selekzioaren ibilitakoa, fitxatu zutenetik, 2018/2019 denboraldiko 45 neurketatan eta 2019/2020 denboraldiko lehen itzulian 86 gol sartu ditu. Horietaz gain, Errege Kopako sei partidetan 15 gol erdietsi ditu , Asobal Kopako lau neurketetan 7 gol eta Velux EHF Champions Leagueko hamar partidu jokatu ditu 22 gol erdietsiz.

Eibartarrak aitortu du, "oso pozik" dagoela Irunen jarraitu ahal izateagatik. “Gipuzkoako jokalari ororentzat ametsa da Bidasoan jokatzea eta jarraitzeak ilusio handia egiten dit ", gaineratu du.

Aurtengoa Zabalaren bigarren urtea izan da Irunen eta ondorengo balorazioa egin du: "Bi urte hauetan ikasteko gogo handia izan dut. Kirolean gauzak oso ondo joan zaizkigu, eta talde handiei irabaztea lortzen ari gara, une garrantzitsuetan. Bi urte hauek pertsona eta jokalari gisa hazteko balio izan didate, eta datozen hiru urteak berdinak izatea espero dut ". 

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika