NEURKETA ONA JOKATU ARREN, HUTSEAN BUELTATU ZEN IRUNERA REAL UNUION
Futbola

NEURKETA ONA JOKATU ARREN, HUTSEAN BUELTATU ZEN IRUNERA REAL UNUION

Bitan berdindu zuen neurketa Real Unionek, baina Logroñesen hirugarren gola ezin izan zuten berdindu, amaieran, 3-2 Logroñesen alde

Hutsean bueltatu zen Real Union Logroñesen aurkako neurketatik. Alberto Iturralderen jokalariek oso neurketa serioa jokatu zuten eta bitan berdindu zuten etxeko taldea, baina hirugarrenean Logroñesek garaipena eskuratu zuen 3-2. Horrela, lehen 10 jardunaldiak jokatuta, bederatzi punturekin Real Union sailkapeneko 16.na da, hau da, promozio postuetan kokatuta.

Neurketa ona jokatu arren, Logroñes martxa bat gehiagorekin irten zen Las Gaunaseko futbol zelaian eta partiduko bigarren aukeran lehen gola eskuratu zuten Daviden bidez. Energia gutxirekin atera zen berdegunera Real Union baina golaren ostean lerroak ordenatu zituzten eta bederatzigarren minutuan lehen berdinketa iritsi zen. Jorge Galanek areaz kanpotik sartu zuen gola, maisutasun handiz faltaz baloia sareetara bidali zuen. Baina, Davidek berriz, 15.minutuan 2-1 aurreratu zituen Errioxarrak markagailuan. Hortik aurrera, Real Union erosoago sentitu zen eta aurretik jartzeko aukerak izan zituen. Argienak 28 minutuan, baina Miño atezainak talde txuribeltzaren bi burukadak gelditu zituen. Ordea, 42.minutuan 2-2ko berdinketa erdietsi zuen talde txuribeltzak, Yoel Solak Jorge Galanek erdiratutako baloia buruz sareetara bidali zuen. Berdinketarekin iristen zen neurketa atsedenaldira, dena jokatzeke.

Bigarren zatian Real Union garaipenaren bila irten zen, Logroñes oso deseroso aurkitzen zen zelaian eta zituzten aukerarik eragiten. Lehen minutuetan Real Unionentzat ziren aukerak, arriskua kornerren bidez eta hegaletik egindako erdiraketatik iristen ziren, baina ez zuten asmatu aurretik jartzen. Logroñesek bai jakin zuen, Iñakik gola faltaz sartu zuen eta hirugarrenez eta azkenez, etxeko taldea aurretik jarri zuen 3-2. Jarraian zutoinera bidali zuen baloia Logroñesek, baina Real Unionek izan zituen aukerarik argienak ordutik. Galanek buruz aukera garbia izan zuen berdintzeko baina ez zuen asmatu, ezta Eneko Eizmendik ere eta beraz, hutsean bueltatu zen irunera Real Union.  

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK

Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola

Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK

Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra

CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika