Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...
08 Mar, 2020 Irun, Futbola, Real Union, Segunda División B, Bilbao Athletic
Real Unionek bigarren zatian oso zaila zuen neurketa berdintzea lortu zuen, Lezaman Bilbao Athleticen aurka 3-3 egin zuen
Erreakzionatzeko betak xahutzen ari da Real Union, hiru puntuak batzeko premia izagurria dauka baina ez dute inola ere hori lortzen. Aurreko astean ligako gainontzeko taldeen emaitzek lagundu zuten, baina oraingoan ez eta beraz, 29 punturekin talde txuribeltza jeitsiera postuetan sartu da.
Lezaman jokatutako norgehiagoka oso gaizki hasi zuen Gorka Etxeberriaren taldeak, seigarren minutuan Morcillo aurrelariak arratsaldeko lehen gola erdietsi zuen. Golaren ostean Real Unionek berdintzeko hiru aukera izan zituen, ordea, Jokin Ezkietak Galan, Etxaburu eta Eneko Eizmendiren saiakerak geratu zituen. Asmatu zuena Gorka Guruzeta izan zen Bilbao Athletickentzat, 19.minutuan, lehoi kumeak 2-0 aurreratu ziren markagailuan. Bigarren golak min egin zion talde txuribeltzari eta etxeko hamaikakoak neurketa nahi zuten modura gidatu zuten. 2-0ekoarekin iritsi zen neurketa atsedenaldira.
Bigarren zatian Real Union partidaren bila irten zen, izan zuten lehen aukeran Eneko Eizmendik aldeak murriztu zituen. Eneko Eizmendi berak neurketa berdintzea lortu zuen, jokaldi bikaina burutu zuen baloia sareetara bidaltzeko. Bazirudien Real Unionek neurketa guztiz iraultzeko gaitasuna izango zuela, aldiz, Bilbao Athleticek hirugarren gola erdietsi zuen Cordobaren bitartez eta berriz garaipena aldendu zen. Real Unionek ez zuen etsi, jarraitu zuen aukerak izaten eta saiakerak lantzen eta azkenean 80.minutuan Asier Etxaburuk amaierako 3-3ko berdinketa lortu zuen.
Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...