Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
13 Mar, 2016
ARENAS: Talledo, Ibon (López, 76'), Bergara, Pazó, Royo, Luisma, Uranga (Zumalakarregi, 85'), Chopi, Ramos (Madrazo, 72'), Arambarri, Dani López.
REAL UNION: Txusta, Azkoiti, Iriondo, Aimar, Urkizu, Rodellar (Ribera, 37'), Alonso, Mujika, Ozkoidi (Iriarte, 10'), Eizmendi, Barrón (Romo, 70').
GOLAK: 1-0: Ramos (7'). 1-1: Aimar (22'). 1-2: Mujika (75'). 1-3: Alonso (79').
EPAILEA: Cid Camacho. Txartel horiak: Ibon, Uranga (Arenas); Urkizu, Txusta, Iriondo, Iriarte (x2) (Real Union).
Korrontearen kontra aritu da Real Union Arenasi egindako bisitan. Hasteko, min hartutakoen zerrenda luzea zelako, irundarrenean. Norgehiagokan zehar, gainera, lesioen ondorioz berdegunea utzi behar izan dute Ozkoidik eta Rodellarrek. Zazpigarren minutuan, Arenasek abantaila hartu du, korner batean. Luisma Villa txuribeltz ohiak atera du, eta Ramosek bidali du baloia sarera. Zelaiaren beste aldean ateratako korner baten aldaratzean, Aimar Sagastibeltzak markagailua berdindu du berriro, 22.minutuan.
Bigarren zatiaren lehen erdian, irundarrek ez dute gol aukera argirik sortu. Baikorrenek besterik ez dute garaipenarekin amestu. Eta Julen Iriartek bigarren txartel horia ikusi duenean, itxaropen izpiak ia erabat desagertu dira. Ezustekoa eman du orduan Unionek. Hamar jokalarirekin aritu den arren, bost minutuko epean neurketa erabaki du. Mujikak jarri du aurretik Irungo taldea, eta Mikel Alonsok sartu du hirugarrena, falta jaurtiketa batean. Sailkapeneko seigarren postura bidali du Real Unionek Arenas. Sestao River da orain bosgarren, baina zortzi puntuko abantaila dute txuribeltzek Ezkerraldeko taldearekiko.
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...