Pasaiako bi traineruak menderatu ditu Hondarribiak Mutrikun
Arrauna

Pasaiako bi traineruak menderatu ditu Hondarribiak Mutrikun

Hasi dira udako traineru denboraldiaren atariko azken testak. Mutrikuko Bandera irabazi du Hondarribia Arraun Elkarteak, San Miguel Ligako bi traineru pasaitarrak gaindituta. Hamar segundo atera dizkio San Pedrori. San Juanek arraunlari indartsuenetariko batzuk Espainiako Trainerilla Txapelketan zituen, eta nabaritu du haien hutsunea. Getariak eta Isuntzak aurrea hartu diote. Hondarribiak ondorengo arraunlariak izan ditu Ama Guadalupekoan: Julen Castrillon, Beñat Egiazu, Manex Aldai, Xabier Etxebeste, Ekaitz Aznar, Alex Udabe, Osertz Aldai, Iurgi Iruretagoiena, Iker Marizkurrena, Gari Uranga, Jon Lizarralde, Iñigo Sagarzazu eta Ugutz Bilbao. Joseba Amunarriz aritu da patroi lanean.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika