Porrota ekidin du Real Unionek
Futbola

Porrota ekidin du Real Unionek

REAL UNION: Tena, Azkoiti, Aimar, Esnaola, Ribera (Urbieta, 83') Rodellar, Alonso, Mujika (Iriarte, 71'), Romo, Eizmendi, Galán (Barrón, 30').

SESTAO RIVER: Dominguez, Gago, Arnáez, Cabero, Kurbus (Rodri, 89'), Rubio, Agirrezabala, Abaroa, Canario (Silas, 63'), Hernández (Cristian, 58'), Ricky.

GOLAK: 0-1: Canario (51'). 1-1: Barrón (62'). 1-2: Silas (64'). 2-2: Azkoiti (82').

EPAILEA: Fernández Pérez. Txartel horiak: Azkoiti, Aimar, Esnaola (Real Union); Kurbus, Agirrezabala (Sestao River).

Bi aldiz hartu du abantaila Sestao Riverrek Stadium Galen. Baina bi bider erantzun dute txuribeltzek, puntu bat behintzat eskuratzeko. Irabazteko aukerak ere izan dituzten arren, neurketak hartu duen itxura txarra kontuan hartuta, kalteetan txikiena jaso dutela ere esan daiteke. Arerio gogorra izan du Real Unionek, eta zelaiaren egoera ere kontra izango zuela pentsa zitekeen, asteburuko euri jasa kontuan hartuta. Galeko berdeguneak, ordea, hainbestean eutsi die zaparradei. Zailtasunen bat edo beste izan dute taldeek, baina zelaiak ez du partida baldintzatu. Lehen zatia parekatua izan da. Bizkaitarrak indartsu eta bizi ibili dira lehian. Behin baloia eskuratuta, ordea, hobeto aritu dira etxekoak. Alonsoren falta jaurtiketa batean izan du Unionek aukerarik onena, lehen ordu erdian. Riverrek, aldiz, Tenari baloiak ihes egin dionean izan du gola hurbilenen. Galanek min hartuta utzi behar izan du zelaia, 30.minutuan, eta Alain Barronek ordezkatu du. Gasteiztarrak korrika ihes egin die atzelariei azken minutuan, ezker hegaletik. Pase bikaina egin du area txikira, baina Mujikak ez du garaiz ailegatzea lortu.

Bigarren zatiaren hasieran, Mujikak berak sarera bidali du baloia buruz. Epaileak, ordea, baliorik gabe utzi du gola, jokoz kanpokoagatik. Segidan, Canariok abantaila eman dio Sestaori, pase luze bat baliatuta. Unioneko atzelariak ez dira fin ibili aurrelaria gelditzen saiatzerakoan. Hamabi minutu beranduago, Barronek banakoa sartu du, baina hurrengo minutuan, Esnaolak penaltia egin dio Silasi, Tenak pasean huts egin ondoren. Real Unioneko jokalari ohiak 1-2koa sartu du penaltiaren arrastotik. Maldan gorako bidea hartu du lehiak etxekoentzat. Sestao Riverrek lerroak elkartu ditu, eta abantailari eusteko ahaleginean jarri du arreta. Txuribeltzek hobera egin dute pixkanaka, eta gero eta gehiago estutu dute Ezkerraldeko taldea. 75.minutuan abagune ederra izan du Eizmendik, baina huts egin du burukadan. Bi minutu beranduago, Iriartek Romoren pase ona jaso du eta albo batera egin du, atezaina ondoan zuela. Errematean ordea, kanpora bidali du baloia. 82.minutuan iritsi da binakoa, korner batean. Alonsok motzean atera du, eta Azkoitik lehen zutoinetik bigarrenera bidali du baloia. Aukera gehiago ere izan dituzte etxekoek, argiena, Barronek eta Eizmendik jokaldi berean izan dutena. Atezainak ekidin du irundarren garaipena.

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika