PORROTA PUENTE GENILEN
Eskubaloia

PORROTA PUENTE GENILEN

Bidasoak denboraldiko bigarren porrota jasan du Angel Ximenez Puente Genilen aurka Alcalde Miguel Salas Kiroldegian (26-23).

 26 – Ángel Ximénez Puente Genil (13+13): Ahmetasevic, Cuenca (1), Castro (4), García (4, 2 p.), Tua (1), Anderson (5), Estepa (4); Alain Da Silva (2), Joao Da Silva (2), Melgar, Mitic (1), Díaz (1) y Poveda (1).

23 – Bidasoa Irun (11+12): Ledo, Zabala (1), Kauldi (6), Aginagalde (3), Tesoriere, Da Silva, Bartok (2); Sierra, Cavero, Crowley (3), Serrano (1), Salinas (2), De la Salud (4, 1 p.), Azkue (1) y Bonanno. 

Bidasoa ezin izan du etxetik kanpoko bi garaipen erreskan erdietsi. Angel Ximenez Puente Genil talde andaluziarraren aurka 26-23 galdu du Jacobo Cuetararen taldeak, baina Sacyr Asobal Ligako bigarren postuan mantentzen da.

Neurketa ondo hasi du talde irundarrak, Julen Aginagaldek, Kauldi Odriozolak, Mikel Zabalak eta taldera bueltatzen zen Jon Azkuek 3-4koa ezarri dute lehen zazpi minutuetan. Tamalez, hasierak ez du jarraipenik izan eta etxeko taldeak 4-0eko partzial baten bidez lehen abantaila eskuratu du. Jacobo Cuetarak 7-4koarekin, hutsartea eskatu du eta hasieran taldeak erreakzionatzeko aukerarik izan ez badu, atsedenaldira 13-11 iritsi dira bi taldeak; hortaz, Bidasoa bi goletara hurbiltzeko indarra izan du.

Markagailua iraultzerik hurrun, Bidasoak ez du espero zuen bigarren zatiko hasiera izan. Puente Genilek lehen bost minutuetan ondo defendatu du atepea eta 3-0eko partzial berri baten bitartez, norgehiagokako errenta nagusia izango zen 16-11 ezarri du. Beste behin, Jacobo Cuetara hutsartea eskatu behar izan du etxeko taldearen erritmoa geldiarazteko, baina lehen zatikoak ez bezala, oraingoan, irundarren erreakzioa azkarra izan da. Hiru minuturen buruan, Iker Serranoren gol batek eta Kauldi Odriozolaren hiruk bete-betean sartu dute Bidasoa neurketan. Neurketa berri bat zirudien, Bidasoak garaipena lortzeko aukerak izan ditu (22-20, 50.minutuan), baina Puente Genil sendo aritu da eta erreakzio berri batek, amaierako 26-23 emaitza lortzeko balio izan die.

Porrot honen ondoren, Bidasoak bi neurketako aste berri bati aurre egingo dio: asteartean, 18:30ean BM Benidormen aurka arituko dira Artalekun eta larunbatean, 19:00etan Balonmano Ciudad Encantada izango dute arerio, Artalekun ere bai. 

BILLERE GAILENDU DA BIGARREN LAGUNARTEKOAN
Eskubaloia

BILLERE GAILENDU DA BIGARREN LAGUNARTEKOAN

 Etxeko taldeak bigarren zatian erritmo eta lehiakortasun gehiago erakutsita, 27-25 gailendu zaio Bidasoari. 

Nicolas Bonnanok Munduko...

URDANETA ERE GARAITU DU ILCAPO HONDARRIBIAK
Eskubaloia

URDANETA ERE GARAITU DU ILCAPO HONDARRIBIAK

Aitor Etxaburuk zuzentzen duen taldeak, bizkaiko lurretan denboraldiko bigarren garaipena erdietsi zuen (30-34) eta sailkapeneko liderra bezala mantentzen...

LEHEN PROBA GAINDITUTA
Eskubaloia

LEHEN PROBA GAINDITUTA


 Bidasoak atzo Bada Huescaren aurka denboraldi-aurreko lehen jardunaldia jokatu eta 27-29 garaitu...

DONAT BARTOKEK EZ DU BIDASOAREKIN BIGARREN ITZULIA JOKATUKO
Eskubaloia

DONAT BARTOKEK EZ DU BIDASOAREKIN BIGARREN ITZULIA JOKATUKO

Kadetten Schaffhausen talde suitzarrak orain arte Bidasoako eskuin hegalekoa zena denboraldi amaierara arte fitxatu du. 

Bidasoak Bada Huescaren...

JIPOIA DENBORALDIA HASTEKO
Eskubaloia

JIPOIA DENBORALDIA HASTEKO

Indartsu hasi du 2021 urtea Ilcapo Hondarribiak, Euskadiko Senior Ligari zegokion neurketan 27-10 irabazi zuen Gure Auzune talde...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika