PROMOZIO POSTUETATIK IRTETZEKO GARAIPENA
Futbola

PROMOZIO POSTUETATIK IRTETZEKO GARAIPENA

Denboraldi honetan lehen aldiz Real Unionek bi garaipen jarraian eskuratu ditu Guijuelori Stadium Galen 2-1 irabazi ostean

Guijueloren aurkako neurketa aurreikusten zuten bezala ez da erraza izan. Bi taldeak jeitsiera postuetatik irtetzeko ahaleginetan daude, eta horri Stadium Gal zelaiaren egoera gehitu behar zitzaion. Eguraldia medio, putzu handiak eta lokatz asko zeuden, neurketa dexente moteldu zuen, baina Real Unionek horri ere aurre egin zion oso garrantzitsuak diren hiru puntu lortzeko.

Real Unionek lehen minutuak indar eta erritmoarekin hasi zituen, lehen hamar minutuetan bi aukera izan zituen. Lehena Ekhi Senarrek izan zuen, baina bigarren aukerarekin iritsi zen neurketako lehen gola, Yoel Sola izan zen golaren egilea. Lasaitasuna eman zion taldeari baina Guijuelo berdintzeko bi aukera izan zituen, ez zuten asmatu eta neurketa bere horretan jarraitzen zuen. Atsedenaldira iritsi baino lehenago, Yoel Solak bigarren gola egiteko aukera izan zuen, Cardenasek sekulako jokaldia burutu zuen baina momentuz ez zen bigarren gola iritsi.

Bigarren zatian ordea Guijuelok hartu zuen neurketaren agintea. Irazustabarrenaren atera hurbiltzen hasi zen Salamancako taldea eta azkenean 61.minutuan Fekirrek berdinketaren gola sartu zuen. Hala ere, gutxi iraun zuen berdinketak, Guijuelok sartu eta hiru minutura Eneko Eizmendik 2-1ekoa egin zuen. Guijueloren defentsa ez zen ondo ibili baloia ateratzen, nahastu ziren eta nahaste horretan azkarrena Eneko Eizmendi izan zen baloia sareetara bidaltzeko. Bigarren gol horrekin, Real Unionek lerroak itxi zituen eta ez zion Guijuelori aukera gehiago eman gola eskuratzeko. Beraz, 90.minutuak bukatuta, neurketa 2-1ekorekin Real Unionen alde bukatu zen.

Gauzak horrela, garaipen honen bitartez, talde txuribeltza jeitsiera eta promozio postuetatik irten da eta 15 punturekin hamalaugarren postura igo da. Hala ere, kontutan izan behar da promozio postuetan dagoen taldea puntu berekin aurkitzen dela eta beraz, bi garaipen hauen momento ona luzatzeko beharra dauka Real Unionek. Hamalugarren jardunaldia Izarraren aurka jokatuko du Alberto Iturralderen taldeak, beste neurketa bat aurkari zuzen baten aurrean, beste partidu bat hiru puntuak eskuratzeko zinez garrantzitsua izango dena.  

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK

Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola

Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK

Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra

CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika