30 Ira, 2020 Irun, Futbola, Real Union, Segunda División B, Quique Alvarez
Real Unionek erdilari berri bat gehitu du bere plantilara, Quique Alvarez kantabriarra 1+1eko kontratuarekin batu da talde irundarrera.
Aitor Zulaikak badu falta zitzaion erdilaria plantila osatzeko. Real Unionek Quique Rivero jokalari kantabriarra fitxatu du urte baterako, baina denboraldiaren amaieran berritzeko aukera izango du. Talde garrantzitsuetan aritutakoa da Rivero, hala nola, Santanderreko Racingen, Tenerifen, Cartagenan eta Huelvako Recreativon aritutakoa da. Talde irundarrak jakinarazi du, “Quique Alvarez gaur arte libre aurkitzen zen jokalaria da eta atzo bertan sinatu zuen Real Unionekin konpromisoa”.
Eskarmentu handiko jokalaria da, lau partida jokatu zituen lehen mailan Santanderreko Racingekin eta Teneriferekin 45 neurketa jokatu ditu bigarren mailan. Bigarren B mailan, Racing, Cartagena eta Huelvako Recreativorekin 168 partidetan aritu da.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...