Real Unionek eman du lehen kolpea
Futbola

Real Unionek eman du lehen kolpea

CASTELLó: Ruiz, Gracia, Omar (Rubén Suárez, 50'), Selvas, Vazquez, Miki (Mesaguer, 75'), Pruden, Gaby, Canadell, Pablo Suárez (Gallego, 72'), Yagüe.

REAL UNION: Otermin, Urkizu, Arzamendi, Esnaola, Morcillo, Iriondo, Mujika (Mikel Alonso, 78'), Romo, Juan Domínguez, Seguin (Urbieta, 87'), Saizar (Galán, 80').

GOLA: 0-1: Galán (88').

EPAILEA: Oscar Ruiz Garía.

Federazio Kopako finaleko joanekoa irabazi du Real Unionek etxetik kanpo, Castalia futbol zelaian. Mendean hartu du Castelló, Galanek neurketaren amaieran egindako golari esker. Partida bizia jokatu dute lehiakideek. Lehen minutuetako elkar ezagutzea eta ohiko kontrol lana gaindituta, norgehiagokak abiada hartu du lehen gol aukerekin. Graciak egin du lehen saiakera etxekoentzat bosgarren minutuan, buelta erdian baloia zutoinetik hurbil bidalita. Hiru beranduago, Arzamendik burukada indartsuaz errematatu du Seguinek ateratako kornerra, baina atezainak urrundu du. Castellók aukera bikoitza izan du 24.minutuan. Yagüek zutoinera bidali du baloia lehenengo, Esnaolaren hutsa baliatuta. Ondoren Omarrek aldaratzea kanpora bidali du, gola sartzeko dena alde zuenean.

Bigarren zatiak aurrera egin ahala, gero eta itxura sendoagoa eman du Real Unionek. Zelaian gailenduz joan da, hala ere, kosta egin zaio erasoan arriskua sortzea. Morcillo ezustekoa ematen ahalegindu da urrutitik, baina atezainak jaurtiketa gelditu du zangoarekin. Taldeak nekea nabaritzen hasi dira, eta jokalarien desfilea hasi da 72.minututik aurrera. Zulaikaren aldaketek eragina izan dute berdegunean. Alonso eta Galán zelairatu ditu segidan. Castelló baino koska bat gorago jarri dute Union. Husnakoa emaitza txarra ez zen arren, txuribeltzek gola sartzeko estutu dute. 88.minutuan lortu dute saria. Juan Domínguezek baloia berreskuratu eta Galani pasa dio. Aurrelari nafarraren ezkerkadak defentsan jo du, eta baloiak sarerako bidea hartu du. Txuribeltzen ospakizuna esanguratsua izan da. Golaren balioa handia da, abantaila nabarmena ematen diolako Real Unioni, Stadium Galeko partida erabakigarrirako. Garaikurra altxatzeko aukera izango du Aitor Zulaikaren taldeak datorren ostegunean Irunen.

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika