REAL UNIONEK ETXEAN IRABAZI GABE JARRAITZEN DU
Futbola

REAL UNIONEK ETXEAN IRABAZI GABE JARRAITZEN DU

Real Unionek Stadium Galen garaipena ezagutu gabe jarraitzen du, hirugarren norgehiagoka errenkadan. Gimnastika de Torrelavegak puntu bat hustu zion Irungo taldeari, Leioak hiru puntuak eta Oviedo Bk beste puntu bat.

Goiz jaso zuen Real Unionek talde kanpotarraren gola, 30.segunduan hain zuzen ere. Beste behin, Irundarrak ez zuten partidua bizi hasi eta lehen minutuan aldapan gora jarri zitzaion partidua. Kokildu ordez, Real Unionek erasora jo zuen ezkerraldetik. Eizmendi-Garrido bikoteak Oviedo Bren defentsaren arerio gogorrenak bihurtu ziren, eta Eizmendi berak 18.minutuan eskubialdetik zetorren erdiraketa bat baloia sareetara bidali zuen. Norgehiagoka berriro hasi zen orduan.

Banakoakin Real Unionen partiduko minuturik gozoenak bertan iritsi ziren. Aukera asko izan zituen etxeko taldeak; lehenago ezkerraldetik erasotzen bazuten, orain Capelete zen Asturiaseko taldeari min gehien egiten zuen jokalaria. Horrela, Eizmendik gola sartu eta zortzi minutura, Lizarragak 2-1ekoa lortu zuen. Orbegozoren, Galanen eta Martinezen bajekin, Lizarraga gaztea aurrelari bezala jolastea erabaki zuen Juan Dominguezek eta bere lehen norgehiagokan demarkazio horretan gola eskuratu zuen iruindarrak.

Atsedenaldiak ordea mesede gutxi egin zion txuribeltzei. Baloi asko galdu zuten zelaiaren erdigunean eta Oviedo Bk pixkanaka pixkanaka partiduaren menpe egin zen. Bi aukera garbi izan zituzten kanpotarrek, baino hirugarrenean, Borja Sanchezek binakakoa ezarri zuen markagailuan. Sanchez izan zen partiduko onena, berak lortu baitzituen Oviedo Bren bi golak.

Aldaketen bidez, Real Union erdigunean control gehiago lortzeko ahaleginak egin zituen: Etxebaguren eta Beitia sartu zituen zelaian Ekhirekin batera, baina ez zuen askorako balio izan. Azkeneko 20 minutuetan irungo zaletuei sufritzea tokatu zitzaien, izan ere, ‘Txusta’ izan zen taldeko onena bigarren zatian geldiketa garrantzitsuak egin eta gero.

Beraz, bost jardunaldiren ostean Real Union 8.postuan dago kokatuta 6 punturekin, Barakaldok markatzen duen play off postuak bost puntutara utziz. Hurrengo astean Logroñora bidaiatuko du talde irundarrak, igandean 18:00tan jeitsiera postuetan dagoen Logroñes taldea izango du aurkari. 

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika