Real Unionek ezin izan du Peña Sport gainditu
Futbola

Real Unionek ezin izan du Peña Sport gainditu

REAL UNION: Otaño, Urkizu (Hernáez, 4'), Esnaola, Aimar (Rodellar, 56'), Ekhi, Gayoso, Alonso, Martins, Capelete (Orbegozo, 64'), Galán, Estrada.

PEñA SPORT: De Prados, De Frutos, Endika, Xiker, Jon Ceberio, Hector, Valdo, Sarriegi (Joni, 66'), Diego, Uriz (Socorro, 73'), Javier Alonso (Xabi Calvo, 82').

Urte berriak ez du Real Unionen norabidea aldatu. Irabazi gabeko partiden segida luzatu du, eta zortzi daramatza, dagoeneko. Sailkapeneko azken aurrena hartu zuen igandean Stadium Galen, baina ezin izan zuen 0-0ekoa apurtu. Dinamika txarrean sartuta, oztopoak biderkatzen zaizkie txuribeltzei. Izan ere, 2.minutuan, Iñaki Urkizuk zelaia utzi behar izan zuen, min hartuta. Segidan, baloia langara bidali zuen Uriz Peña Sporteko jokalariak.

Hurrengo minutuetan bizitasun gehiago eduki zuen Unionek, eta 15.minutuan, abagune ederra eduki zuen Capeletek, Alonsoren jokaldiaren ondoren. Atezainak urrundu zuen baloia, ordea. Ondoren, zelai erdian Tafallako taldea nagusitu zen, eta pixkanaka, behera egin zuen Real Unionek. Defentsan ez zuen arazo handirik izan nafarren oldarraldiak baretzeko. Erasoan, berriz, ez zuen min egiteko biderik topatu. 42.minutura arte, behintzat. Orduan, aukera bikoitza eduki baitzuten Galanek lehenengo, eta Estradak ondoren.

Atsedenalditik bueltan, Galanen gola baliorik gabe utzi zuen epaileak, jokoz kanpokoagatik. Aurrerantzean, atsekabetuta ibili zen aurrelaria. Irungo taldearen gabeziak agerian gelditu ziren bigarren zatian, ez baitzen gai izan Peña Sporten ateazaina benetan arriskuan jartzeko. Tafallarrak puntuen banaketarekin konformatu egin ziren, eta ez zuten gehiegi arriskatu. Amaierako husnakoak, baina, ez du balio handirik. Ez Peña Sportentzat, ezta Real Unionentzat ere. Jose Luis Riberaren taldeak asko hobetu beharko du neurketak irabazten hasteko.

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika