Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan
Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...
04 Ots, 2019 Real Union, Irun, Segunda Division B, Futbol, Gernika
Egia da Real Unionek galdu gabe jarraitzen duela 2019 urte honetan, baina norgehiagoka gehienen emaitza berdinketa izaten ari da, hain zuzen, garaipen bakar bat lortu du, aurreko astean Leioaren aurka eskuratutakoa.
Larunbatekoa haizeak eta euriak baldintzatutako neurketa izan zen. Minutuak aurrera joaten ziren einean bai Real Union eta bai Gernika partiduan sartzen hasi ziren. Bizkaitarrak izan ziren erasoan aukera gehiago izan zutenak, baina lehen zatia amaitzear zela, Orbegozok 1-0ekoa ezarri zuen markagailuan.
Bigarren zatian Gernikak aurrera egin zuen eta 56.minutuan Praderak berdinketaren gola eskuratu zuen. Urtzi Arrondoren mutilek garaipenaren premia handia zuten eta markagailua begiratu gabe Real Unionen atea zulatzeko asmoarekin jarraitu zuten. Irazustabarrenak lan handia izan zuen bigarren zatian, baina bikain erantzun zuen Gernikarren saiakeerei. Etxeko taldeak ez zuen aukera gehiagorik izan bigarren zatian eta banakoarekin norgehiagoka amaierara iritsi zen.
Real Union 28 punturekin sailkapeneko hamabigarrenak dira, baina kontuz promozio postuak 5 puntutara baitituzte soilik, beraz tentuz ibili beharko dira irundarrak. Txuribeltzen hurrengo neurketa Oviedo Bren aurka izango da igandean 15:45tan, baina lehenago asteazkenean Mirandan Federazio Kopako final laurdenen joaneko neurketari aurre egin beharko dute, Mirandesen aurka.
Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan
Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...
1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra
CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...
Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek
Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas...
Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko
Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena...