Robertsonek eta Zianik irabazi dute Irun Hiria Krosa

Running Fiz taldeko Sian May Robertsonek irabazi du Irun Hiria Krosa, emakumeen senior mailan (20:46). Atlético San Sebastiánen ari den Marina Gonzalez irundarra gelditu da bigarren, eta Beste Iruña taldeko Izaskun Beunza hirugarren. Gizonezkoetan, Goierri Garaia taldean ari den Kamel Zianik jantzi du txapela (26:26), Hiru Herriko Mostapha Charki izan da bigarren, eta Apalategi taldeko Gonzalo Fuentesek osatu du podiuma.

Igande goizean izan da Gipuzkoako kros denboraldia irekitzen duen proba, Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak antolatuta, Txingudi Ikastolako ohiko zirkuituan. Parte hartze errekorra hobetu du 49.edizioak, batez ere, federatuen artean parte hartzeak gora egin duelako. 840 parte hartzaile izan dira aurten, 205 federatu eta 635 haur (Iaz 173 federatu eta 630 haur izan ziren, 803 guztira).

HOGEI DOMINA POLTSIKORATU DITUZTE BATEKO ATLETEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...

ATLETISMO UDALEKUAK IZANEN DIRA BI HILABETEZ PLAIAUNDIN

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia

2024ko uda ailegatzear dago eta...

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika