SANTIAGOTARRAK OSO TXUKUN ESPAINIAKO TXAPELKETETAN
Arrauna

SANTIAGOTARRAK OSO TXUKUN ESPAINIAKO TXAPELKETETAN

Aulki mugikorreko saila Banyolasera bidaiatu zuen eta hiru dominekin bueltatu ziren Irunera. Piraguismoari dagokionez, Castrelo do Miñon, sei domina eta bi Europako Txapelketan lehiatzeko txartela erdietsi zituzten

Santiagotarrak osatzen duten sail desberdinek Espainiako Txapelketan izan ziren pasaden asteburuan. Aulki mugikorreko saila Banyolasen lehiatu ziren, pistako piraguistak Castrelo do Miñon maraton modalitateko Espainiako Txapelketan lehiatu ziren, eta ur bizietako piraguismoari dagokionez, Ander Elosegi, Joan Crespo eta Klara Olazabal palistek slalomeko Munduko Kopako bigarren jardunaldia izan zuten.

Hiru domin Banyolasen, hirurak emakumeen eskutik 

Emakumekoetan iritsi ziren albisterik onenak aulki mugikorreko sailarentzat. Aitzpea Gonzalez, skifean, hau da, bakarkako lehiaketan, 23 urtez azpikoan aritu zen. Txapelketa bikaina burutu ostean, A finalean sartu zen eta brontzezko domina eskuratu zuen. Aurreko urtean bigarren geratu zen, baina sekulako balentria da bigarren urtez jarraian podiumera igotzea.

Emakumezkoen laukoan ere balentria aparta burutu zuten, Maialen Alkortak, Jessica Berrak, Nerea Seijok eta Garazi Lasartek. Aitzpearen emaitza errepikatu zuten, hirugarren bukatu zuten euren saioa. Segundu bakar batengatik ez ziren Club Nautico Sevillaren aurretik iritsi, baina oso pozik jaso zuten brontzezko domina.

Asteburuko albisterik onena Helene Sagarzazuren eta Naroa Zubimendiren eskutik iritsi ziren. Urrezko domina eskuratu zuten kadete mailan biko modalitatean, Labradores eta Club Nautic Ampostaren aurretik.

Pistako piraguismoan ere lorpen ikaragarriak 

Azken urteetan Santiagotarrakeko piraguismoaren sailak lorpen ikaragarriak lortzen ari dira, eta asteburu honetan konfirmazio berri bat izan da. Maraton modalitatean, podiumera sei aldiz igo ziren sei domina eskuratuz eta Europako txapelketan lehiatzeko bi txartel lortu zituzten.

Uxue Arsuagak garaipena eskuratu zuen K1ean eta emaitza berdina erdietsi zuten Ainhoa Elortegi eta Irene Gorrotxategi K2an. Eider Amundarain eta Jon Moreno bigarren postuan bukatu zuten euren probak eta Maddalen Arsuaga eta Aimar Amundarain eta Beñat Arsuaga bikoteak hirugarrenak izan ziren. Europako Txapelketan lehituko diren bi palistak, Intza Mendez gaztea eta Jon Moreno dira, txapelketan emaitza bikainak lortu eta gero, ordaina jaso dute.

Klara Olazabal , Joan Crespo eta Ander Elosegi final erdietan kale 

Asteburu honetan Bratislaban jokatu zuen Munduko Kopako bigarren jardunaldia eta Santiagotarrakeko hiru palistek ez zuten euren egunik onena izan. Klara Olazabal eta Ander Elosegi C1 modalitatean, 19.postuan bukatu zuten eta finalera sartu gabe geratu ziren. Bide beretik, Joan Crespo 23.postuan bukatu zuen K1 modalitatean egindako proba eta bere bi taldekideen antzera, finaletik at geratu zen.


BI JARDUNALDIAK GARAITUZ, ZARAUTZEKO IKURRIÑA HONDARRIBIARA BIDAIATU ZUEN
Arrauna

BI JARDUNALDIAK GARAITUZ, ZARAUTZEKO IKURRIÑA HONDARRIBIARA BIDAIATU ZUEN

Asteburu honetan Zarauzko Estropada preziatuak ospatu ziren Eusko Label Ligako jardunaldi berri batean eta bandera Hondarribiak irabazi zuen. Asteburuko aurpegi ona...

ONDARROAN GARAIPENA ETA ETXEAN BOSTGARREN EGIN ZUEN HONDARRIBIAK
Arrauna

ONDARROAN GARAIPENA ETA ETXEAN BOSTGARREN EGIN ZUEN HONDARRIBIAK

Ama Guadalupekoa trainerua denboraldiko hirugarren ikurriña eskuratu zuen Ondoarroako uretan eta igandean etxean bostgarren bukatu zuten. Euskotren Ligan Orio...

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA HONDARRIBIAN OSPATU ETA HONDARRIBIAN GERATU
Arrauna

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA HONDARRIBIAN OSPATU ETA HONDARRIBIAN GERATU

Klubak mendeurrena ospatzen zuen egunean, Euskal Herriko Traineru Txapelketa Hondarribiako uretan jokatu zen eta Go Fit Hondarribiak bere zalegoaren aurrean...

AITZPEA GONZALEZEK BOSTGARREN BUKATU DU 23 URTEZ AZPIKOEN MUNDIALEAN
Arrauna

AITZPEA GONZALEZEK BOSTGARREN BUKATU DU 23 URTEZ AZPIKOEN MUNDIALEAN

Espainiako selekzioa errepresentatuz aritu da asteburu honetan Santiagotarrak Arraun Elkarteko arraunlaria eta arraun olinpikoko 4- modalitatean bostgarren izan...

ORIOK ERABAKITA UTZI DU EUSKO LABEL LIGA
Arrauna

ORIOK ERABAKITA UTZI DU EUSKO LABEL LIGA

Go Fit Hondarribiak hirugarren eta bostgarren egin zuen Santurtziko eta Getxoko estropadetan. Euskotren Ligan arraunlari hondarribitarrek hirugarren eta laugarren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika