“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
14 Urt, 2019
Puntu bakar batekin konformatu behar izan du Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok Ardoiren kontrako norgehiagokan. Matematikoki mailari eustea bermatzeko aukera izan dute irundarrek bost jardunaldiren faltan. Baina, momentuz, itxaron beharko dute. Partida itxia izan da, gol aukera gutxikoa. Talde nafarra sendo aritu da defentsan eta presioan. Mariñok ekimena izan du, baina ez da fin ibili baloia jokatzerako orduan. Atsedenaldira arte, markagailua ez da mugitu.
Bigarren zatian bide berdina hartu du neurketak. Baina 57.minutuan, abantaila hartzea lortu du etxeko taldeak. Paula Astiazaranek egin du gola aldaratzean, Marina Oyarzunen jokaldiaren eta jaurtiketaren ondoren. Zailena egin du Mariñok. Hala ere, bost minutu ere ez ditu behar izan Ardoik banakoa egiteko. Zelai erditik ateratako falta batean sartu dute gola nafarrek. Hortik aurrera, oreka izan da nagusi berriro berdegunean. Taldeek ez dute garaipena eskuratzeko anbizio handirik erakutsi, eta puntuak banatu dituzte azkenean.
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...