Sasoi betean hartu dituzte oporrak Ohorezko Erregionaleko taldeek
Futbola

Sasoi betean hartu dituzte oporrak Ohorezko Erregionaleko taldeek

Bikaina izan da neguko etenaren aurreko jardunaldia Ohorezko Erregionaleko talde bidasoarrei dagokienez. Etxetik kanpo aritu ziren biak larunbatean, eta garaipen argiak eskuratu zituzten. 0-4ko emaitza esanguratsuarekin amaitu ziren norgehiagokak. Gainera, ez zituzten edonolako arerioak izan. Real Union Bk Mutrikun irabazi zuen, sailkapeneko hirugarrenaren aurka. Eta Hondarribiak Hernanin, laugarren sailkatua zenaren kontra. Garaipenari esker, berdeak bosgarren dira orain, hogeita bost punturekin. Filial txuribeltzak puntu bakar bat gutxiago du, baina zortzigarren da sailkapenean.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika