TERESA ERRANDONEA ESPAINIAKO TXAPELDUN 100m HESIETAN

 Bidasoa Atletiko Taldeko korrikalari gazteak Espainiako Txapelketa absolutuan garaipena lortu du 100m hesien modalitatean 13’42ko denbora eginez 

Abuztuaren 31tik irailaren 1era bitarte Alakanteko Nucia hirian Espainiako Atletismo Txapelketa absolutua ospatu zen eta bertan Bidasoa Atletiko Taldeko hainbat korrikalarik parte hartu zuten, horien artean, Teresa Errandonea. Pistako txapelketa honekin, 2018-2019 denboraldia amaitutzat eman du B.A.T-ek, eta nola gainera, albiste izugarri batekin.

Hainbat aldiz zilarrezko domina eskuratu eta gero, Teresa Errandoneak aurten urrezkoa lortu du. Oso egoera onean iristen zen txapelketara Errandonea, aire librean bikain aritu ostean modurik onenean bukatu du denboraldia, Espainiako Txapelketa Absolutuko 100m hesietan garaipena eskuratuta. Errandonea jaun eta jabe izan zen bere semifinalean, 13.77 segunduko marka egin zuen eta horrela, aise finalean sartu zen. Finalean ere oso bizkor ibili zen atleta irundarra eta 13.42ko denborarekin atzean utzi zituen gainontzeko arerioak.

Bai Teresa Errandonearentzat zein Bidasoa Atletiko Taldearentzat lorpen izugarria da, Bidasoako korrikalari eta atletak sasoiko dauden adibide nagusia eta duela urte asko atletismoaren harrobia ondo zaintzen ari den eredu. Handia egin du Teresak. 

JOAQUIN ALONSO SEIGARREN 20 URTEZ AZPIKO MUNDUKO TXAPELKETAN

400 metroko hesi-lasterketako finalean seigarren izateaz gain, Espainiako rekorra ere lortu zuen BATeko atleta gazteak

Bidasoa Atletiko Taldeak...

GUADALUPEKO IGOERA OSPATUKO DA LARUNBAT HONETAN

Dagoeneko 90 korrikalarik eman dute izena, baina oraindik ere epea ez da itxi

Guadalupeko Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko da larunbat honetan,...

JOAQUIN ALONSO ETA ARWEN MARTINEZ 20 URTEZ AZPIKO MUNDUKO TXAPELKETAN

Perun ospatuko da 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa, abuztuaren 26tik 31ra

Denboraldi berria hastear dagoela, Bidasoa Atletiko Taldeko bi atletek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika