Txakur krosa egingo dute lehen aldiz Hondarribian

Hondarribia-Endanea txakur krosaren lehen edizioa jokatuko dute igande goizean Guadalupeko gotorlekuaren inguruan (10:00etatik aurrera). Euskanikross taldeak lau lasterketa antolatu ditu. Nagusia Gipuzkoako Ligako azken proba izango da. 7,5km-ko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek, txandakako irteerak izango dira eta denborak txip bidez hartuko dituzte. 100 parte hartzaile inguru espero dituzte antolatzaileek.

Herri lasterketa ere antolatu dute, txkur krosetan lehen urratsak eman nahi dituztenentzat. 3,5 km-ko proba izango da. Haurren artean kirola sustatzeko ahalegina ere egin dute antolatzaileek, hamabi urte artekoei zuzendutako lasterketa laburrekin. Helduek lagunduta egin beharko dute korrika txikiek. Erreleboetako proba izango da azkena, eta bereziena. Euskal Herri osoan antzeko saiorik ez da inoiz egin.

Pasaitarrei lekukoa hartu diete hondarribiarrek

Duela hiru urte Pasaian sortutako taldea da Euskanikross. Arraun munduan ezaguna den Juan Mari Lujanbio izan zen bultzatzaile nagusi, baina kanpora joan behar izan zuen lanera. Taldeko hondarribiarrek eman zioten jarraipena proiektuari, egoitza herrian jarriaz. Proba antolatzerako orduan ere, Guadalupeko gotorlekuaren ingurua hautatu zuten.

Txakur krosean, korrikalaria eta txakurra lotuta joaten dira, arnesen eta sokaren bidez. Txakurrak aurretik joan behar du, erritmoa markatuz. Korrikalariari erabateko errespetua eskatzen zaio. Albaitaria egoten da proba bakoitzean, txakurraren osasuna gainbegiratuko duena. Parte hartzeko, txakurrari oinarrizko txertoak jartzea ezinbestekoa da. Ostegunera arte dago zabalik Hondarribia-Endanea lasterketan izena emateko epea.  http://www.kirolprobak.com web gunean egin daiteke.

"

JAIZUBIA HIPIKA KLUBAK II. ANAGAN KOPAKO BIGARREN FASEA JOKATUKO DU ZIZURREN

Lehiaketa hirugarren kategoriakoa da eta Irundik 40 bat zaldizkok eta amazonak hartuko dute parte

Euskadiko Hipika Federazioak lau egoitzatan antolatzen du...

EMAKUMEOK ZAST! PROGRAMA BIARRITZEKO M8AREN EGITARAUAN

Real Uniongo Beteranoek ere partidu bat jokatuko dute Agnès Lassalle irakaslearen omenez

Emakumeen Nazioarteko Eguna izanen da heldu den...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika