Txapeldun izan da Real Union mendeurrenaren urtean
Futbola

Txapeldun izan da Real Union mendeurrenaren urtean

REAL UNION: Otermin, Azkoiti, Arzamendi, Esnaola, Morcillo, Rodellar, Romo (Alonso, 46'), Mujika (Urkizu, 74'), Juan Domínguez (Goikoetxea, 80'), Seguin, Saizar.

CASTELLó: Alex, Borja Gracia, Pablo Suárez, Vázquez, Juanra, Miki (Pruden, 51'), Gaby (Pino, 60'), Castells, Negredo (Yagüe, 65'), Rubén Suárez, Canadell.

GOLAK: 1-0: Mujika (3'); 2-0: Mikel Alonso (72'); 3-0: Goikoetxea (91').

EPAILEA: Mateos Martín.

Federazio Kopako irabazle ukaezina da Real Union. Nagusitasunez menderatu du Castelló finalean. Joanekoan abantaila hartu ondoren, azken kolpea ematea falta zitzaien txuribeltzei. Hasieratik erakutsi dute irabazteko asmoa. 3. minutuan 1-0ekoa egin du Mujikak. Juan Domínguezek eman dio pasea, ezker hegalean bi aurkari gainditu ondoren. 6.ean Mujikak berak bigarrena egiteko aukera izan du korner batean, baina atezainak gelditu du burukada. Lau minutu beranduago, Rodellarrek ezustekoa eman du, langan jo baitu bere jaurtiketak. Castellóren lehen saiakera Rubén Suárez beteranoaren eskutik iritsi da, 14.minutuan. Oterminek harrapatu du baloia. Hasiera biziaren ondoren, norgehiagoka baretu egin da. Union izan da baloiaren jabe atsedenaldira arte. Eroso ibili da, jokoa lantzen.

Bigarren zatian estutzen hasi da Castelló, markagailua berdintzeko asmoz. Arriskua sortu duen arren, gol aukera argirik ez du izan. Minutuek aurrera egin ahala, agintea berreskuratuz joan da Real Union. Arzamendik bigarrena egiteko abagunea izan du, Seguinek ezker aldetik ateratako faltan. Kanpora bidali du baloia, buruz. Hiru minutu beranduago, Mikel Alonsok ez du hutsik egin. Juan Domínguezen pase bikaina jaso du, oztoporik gabe egin du aurrera, eta atezaina gainditzen asmatu du. Bigarren golak etxeko taldea indartu du. Castellók berriz, behera egin du nabarmen. Festaren parte izan da neurketaren amaiera. Juan Domínguezek bere partida ona borobiltzeko aukera izan du, baina aurkariak atzean utzi ondoren, erabaki okerra hartu du. Atezainak urrundu du baselina saiakera. Luzapenean, hirugarren gola sartu du Iñaki Goikoetxeak. Falta baten aldaratzean bidali du baloia sarera, ospakizunari atea irekitzeko.

Irudi historikoak utzi ditu finalaren ondokoak. Xabier Oterminek, Real Unionekin partida gehien egin dituen jokalariak jaso du Federazio Kopa. Taldekideekin elkarbanatu du ondoren, Galeko zelaian egindako ospakizunean. Prentsaurrekoan, bere laguntzaile guztiekin irten da Aitor Zulaika entrenatzailea, eta Kopan parte hartu duten 29 jokalariak gogoratu ditu, banan-banan. Josu Ibarbia, Alex Iriondo eta Iñigo Urbieta azpimarratu ditu, Kopan maila handia eman duten arren, finalean jokatzeko aukerarik izan ez dutelako. Taldearen indarra azpimarratu du, eta lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du, aurtengo liga bukatzerakoan Galen festa gehiago izan daitezen. Palmaresa puztu du Real Union historikoak 2015eko Federazio Koparekin.

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika