TXINGUDI RUGBY KLUBA-QUIMICAS JAI GIROAN
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBA-QUIMICAS JAI GIROAN

Zaisa Txingudi Rugby Klubak atsedena zuela baliatu zuen larunbatean Madrilgo Unibertsitateko Quimicas taldearen aurka lagunarteko bat jokatzeko

Txapelketako tentsioa alde batera uzteko lagunartekoa izan zen larunbatekoa. Iñaki Lekuona eta Ivan Tizon entrenatzaileek ohiko jokalariei atsedena ematea adostu zuten eta minutu gutxien batzen duten jokalariei jokatzeko aukera izan zuten.

Neurketa osoa oso giro onean igaro zen eta Zaisa Txingudi Rugby Taldeak garaipena eskuratu zuen. Ordea, partidu honen helburua emaitzaz haratago zegoen, talde madrildarrarekin elkarlana areagotzea zen benetako jomuga. Errugbiak ohikoa duen hirugarren zatia ospatu zuten Txingudi Rugby Klubaren elkartean, eta bertan argi geratu zen bidasoako taldeak eta Quimicas talde madrildarrak elkarlanerako prest zeudela.

Txapelketari dagokionez, Zaisa Txingudi Rugby Kluba larunbatea Sarako Izarraren aurka jokatuko duen norgehiagokan zentratuta aurkitzen da jada. Etxetik kanpo jokatuko dute larunbatean eta igoera lortzea oso zaila duten arren, aukerak gelditzen diren bitartean ez dute amore emango. Horrela, Lapurdira lehen itzulian bi aldiz ihes egin dien garaipenaren bila joango dira.  

TXINGUDI RUGBY KLUBA-QUIMICAS JAI GIROAN
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBA-QUIMICAS JAI GIROAN

Zaisa Txingudi Rugby Klubak atsedena zuela baliatu zuen larunbatean Madrilgo Unibertsitateko Quimicas taldearen aurka lagunarteko bat...

ELORRIO EZIN MENDEAN HARTU
Errugbia

ELORRIO EZIN MENDEAN HARTU

Larunbatean Zaisa Txingudi Rugby Klubak Elorriora bidaiatu zuen txapelketako talderik zailenaren aurka lehiatzeko eta porrot mingarri batekin bueltatu ziren etxera,...

IGOERA FASEKO BIGARREN NEURKETAN ERE KALE
Errugbia

IGOERA FASEKO BIGARREN NEURKETAN ERE KALE

Zaisa Txingudi Rugby Klubak igoera faseko lehen norgehiagokan Sarako Izarraren aurka galdu eta gero, larunbat honetan emaitza bera errepikatu zuen Errioxaren...

ZAISA TXINGUDI RUGBY KLUBA IGOERA FASEAN JOKATUKO DU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI RUGBY KLUBA IGOERA FASEAN JOKATUKO DU

Larunbatean Funesen aurka aritu ziren Plaiaundin eta hurrengo fasean sailkatzeko beharrezko zuten garaipena eta erasoko bonuseko puntua eskuratu...

PLENTZIAKO TRAMITEA GAINDITUTA
Errugbia

PLENTZIAKO TRAMITEA GAINDITUTA

Norgehiagokaren hasieran bidasoatarrak izan ziren nagusi, meleak eta eskura bidalitako baloiak bereganatu zituzten. Horrela, laugarren minutuan touch bat irabazi eta gero, partiduko lehen entsegua...

ZAISA TXINGUDI RUGBY TALDEA IGOERA POSTUETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDI RUGBY TALDEA IGOERA POSTUETAN

Larunbatean Gaztedi talde gasteiztarrak Plaiaundiko zelaia bisitatzen zuen. Txingudi Rugby Clubak igoera postuetan mantentzeko garaipena behar zuen eta jakinaren gainean ziren norgehiagoka gogorra...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika