URDANETA ERE GARAITU DU ILCAPO HONDARRIBIAK
Eskubaloia

URDANETA ERE GARAITU DU ILCAPO HONDARRIBIAK

Aitor Etxaburuk zuzentzen duen taldeak, bizkaiko lurretan denboraldiko bigarren garaipena erdietsi zuen (30-34) eta sailkapeneko liderra bezala mantentzen da.

Ez-ohiko denboraldia bikain hasi du Ilcapo Hondarribia Eskubaloi taldeak. Muskizen aurka berdindu eta Gure Auzune jipoitu ondoren, larunbatean Urdnetaren aurka denboraldiko bigarren neurketa irabazi zuten (30-34). Sasoian daudenaren seinale, Ilcapo Hondarribia 5 puntu eskuratuta, Euskadiko Senior Ligako liderrak izaten jarraitzen dute.

Urdanetaren aurka jokatzeko, Ilcapo Hondarribiako ohiko jokalariekin batera, Bidasoako lehen taldearekin entrenatu eta jokatzen duten Julen Urruzola eta Eneko Furundarena gazteek jokatu zuten. Gazteak diren arren, maila eta neurri handiko jokalariak dira biak. Hala ere, bi jokalari horien laguntza izan zuten arren, lehedabiziko zatian Ilcapo Hondarribia ez zen oso fin ibili defentsan. Urdanetako piboteak min handia egin zien eta 6 metroetatik gol asko jaso zituzten. Erasoan, aldiz, oso ondo aritu ziren eta atsedenaldira hiru goleko errentarekin iritsi ziren. (14-17). Defentsan zituzten arazoak, erasoko golekin konpondu zituen Aitor Etxabururen taldeak.

Bigarren zatian, Ilcapo Hondarribiaren defentsak jarrera aldatu eta zailtasunetan jarri du Urdanetak pibote lanetan egiten duen jokoa. Erasoko argitasuna mantenduta, markagailuan ihes egiteko kapaza izan zen Ilcapo Hondarribia. Urdanetak amore eman ezean, defentsa aldatu eta zelai osoko banakako defentsara pasa zen. Oso erasokorra den defentsa horretan, talde bizkaitarra lau goletara hurbildu zen, baina Ilcapo Hondarribiak patxadaz jokatzen jakin zuen neurketa moteldu eta jarraian lortutako bigarren garaipena eskuratzeko. Azken emaitza 30-34koa izan zen.

Joseba Zabalaren, Ilcapo Hondarribiaren atezainaren, ustez, “taldeak gauza asko ditu hobetzeko, baina Urdanetaren aurka lortutako bi puntuak oso garrantzitsuak dira kontuan badugu aurreko urtean kiroldegi honetan irabaztea zenbat kosta zitzaigun”. 

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika