URRATS ETA PULTSU SENDOAREKIN
Mahai Tenisa

URRATS ETA PULTSU SENDOAREKIN

Beste asteburu aparta bat Lekaenearentzat, superdibisioko taldeek Galizian eta Katalunian garaipen sendoak lortu baitzuten

Gizonezkoen taldeak ireki zuen asteburua Borges Group Tenis Taula kluba bisitatuz. Irundarrak aurreko astean erdietsitako porrot eta garaipen batekin iristen ziren Les Borges Blanques pistara eta 0-4ko garaipen sendoarekin etxera bueltatu ziren.

Endika Diez, Jaime Vidal eta Daniel Kosibak hirukote on bati aurre egin behar izan zioten, Marc Duran, Oriol Monzo eta Joan Masiperi hain zuzen. Daniel Kosiba Oriol Monzoren aurka hasi zen eta 3-1eko emaitzaren bitartez, lehen puntua eskuratu zuen Lekaenearentzat. Endika Diezek emaitza berarekin bigarren puntua lortu zuen, eta Jaime Vidalek asko sufrituta arratsaldeko hirugarren puntua erdietsi zuen.

Endikak errepikatu zuen eta berriro ere garaipena eskuratuta, 0-4koa ezarri zuen markagailuan. Partidu hau irabazi ostean, Lekaeneako gizonezkoen taldea sailkapeneko laugarren postuan jarraitzen du. Taldea sasoi bikainean Errege Kopako txapelketara iristen da.

Hirugarren garaipena errenkadan emakumezkoen taldearentzat

Emakumezkoen taldeak azken sailkatua den Cidade Naron taldearen pistan jokatu zuen. Talde galiziarrak denboraldi honetan ez du punturik eskuratu eta irundarrak momento txar horretaz baliatu ziren 1-4 garaitzeko. Emaitza honen bitartez, Girbau Tenis Taula taldearekin hirugarren postuan berdinduta jarraitzen dute.

Ioana Tecla, Jin Zhang eta Belén Calvo izan ziren talde galiziarra mendean hartzeko arduradunak eta hauek Diandra Cobelo, Claudia Canay eta Cristal Menesesen aurka aritu ziren. Azken hau talde irundarrari buruhauste gehien eman zuen jokalaria izan zen. Hain justu, galiziarren garaipen bakarra lortu zuen 3-1 Lini gailendu ondoren. Irundarrek lehen puntu horri bikain erreakzionatu zuten, eta gainontzeko setak 3-0 argi batekin irabazi zituzten. 

HIRUGARREN NEURKETA JARRAIAN 4-0 IRABAZIZ
Mahai Tenisa

HIRUGARREN NEURKETA JARRAIAN 4-0 IRABAZIZ

Lekaenea klubeko gizonezkoen taldeak 4-0 irabazi zuen Fundacion Cajasol Hispalis eta Espainiako Txapelketara sasoiko iristen da

Igandean Espainiako...

URRATS ETA PULTSU SENDOAREKIN
Mahai Tenisa

URRATS ETA PULTSU SENDOAREKIN

Beste asteburu aparta bat Lekaenearentzat, superdibisioko taldeek Galizian eta Katalunian garaipen sendoak lortu baitzuten

Gizonezkoen taldeak ireki zuen...

GARAIPEN SENDOAK LEKAENEARENTZAT
Mahai Tenisa

GARAIPEN SENDOAK LEKAENEARENTZAT

Superdibisioan lehiatzen den emakumezkoen taldeak 4-1 irabazi zuen Arteali eta gizonezkoen taldeak, 4-0 garaitu zuten L’Escala kataluniarrak

Bi taldeek...

TXAPELKETA ESTATALEAN HIRU DOMINA ESKURATU DITU LEKAENEAK
Mahai Tenisa

TXAPELKETA ESTATALEAN HIRU DOMINA ESKURATU DITU LEKAENEAK

Superdibisioko taldeek atsedena izan zuten, baina klubeko gazteenek denboraldiko zita garrantzitsuenetako bat zuten Valladoliden ospatzen zen txapelketa Estatalean,...

GARAIPEN BERRI BAT SUPERDIBISIOKO NESKENTZAT
Mahai Tenisa

GARAIPEN BERRI BAT SUPERDIBISIOKO NESKENTZAT

Gizonezkoen taldeak asteburu honetan jokatzen ez bazuen ere, emakumezkoen taldeak ligako jardunaldia izan zuen aurreko asteburuan eta etxetik kanpo C.D.T.M Rivasen aurka jokatu...

LEKAENEA MAHAI TENISA SUPERLIGEN LAUGARREN SAILKATUAK
Mahai Tenisa

LEKAENEA MAHAI TENISA SUPERLIGEN LAUGARREN SAILKATUAK

Astebeteko atsedena ondoren Superligan dabiltzaten bi taldeek lehiaketara bueltatzen ziren eta bi taldeek etxean jokatzen bazuten ere, ez zen asteburu onena izan.

Emakumezkoen taldeak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika