URTEA EZINHOBE HASTEKO BI GARAIPEN
Mahai Tenisa

URTEA EZINHOBE HASTEKO BI GARAIPEN

Txapelketa Sonia Etxazarreta Kirol Gunera bueltatzen zen eta emakumezkoen zein gizonezkoen taldeek emaitza bikainak lortu zituzten arerio garrantzitsuen aurrean.

Suris Calellak ezin irundarrekin

Jardunaldia emakumezko taldeak hasi zuen eta argi geratu zen irundarrak bizitzen ari diren une gozoaz. Tecnigen Linaresen aurka izan zen talde irundarraren azken porrota, izan ere, Suris Calellak ezin izan zuen Lekaenea mederatu.

Ioana Tecla, Jin Zhang eta Sara Martinez izan ziren hautatuak norgehiagoka jokatzeko eta euren maila argi erakutsi zuten. Hasieratik aurretik jarri ziren markagailuan, Iona Teclak irundarrak aurreratu zituen. Ondoren, talde kataluinarrak berdintzea lortu zuen, baina Zhangek birritan eta bikoteko setak, azkeneko 4-1ekoa jarri zuten markagailuan. Azken emaitza honen bidez, laugarren postura salto egiten dute irundarrek.

Universidad de Burgos hutsarekin etxera buelta

Endika Díez, Daniel Kosiba eta Hampus Soderlundek ez zuten abagunerik utzi eta 4-0eko partida baten bidez puntuak etxean geratzea lortu zuten. Kosiba izan zen markagailua ireki zuen arduraduna eta ondoren, Diezek eta Soderlundek euren lana erdietsi zuten ere.

Apuru handirik gabe garaipena lortuta, Lekaeneako gizonezko taldea ere sailkapeneko laugarrenak dira.




CHAMPIONS LEAGUEKO ARERIOAK EZAGUTZEN DITU LEKAENEAK
Mahai Tenisa

CHAMPIONS LEAGUEKO ARERIOAK EZAGUTZEN DITU LEKAENEAK

Datorren denboraldian Lekaenea klubeko emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak Europan barrena arituko dira Mahai Teniseko Champions Leaguean...

DENBORALDIA AMAITZEAR DELA BI PORROT
Mahai Tenisa

DENBORALDIA AMAITZEAR DELA BI PORROT

Aste santuko oporrak ez die batere ondo egin Lekaeneako superdibisoetako taldeei, Balaguer-Villart Logisitc eta Arteal irundarrak baino gehiago izan...

AHAZTEKO ASTEBURUA
Mahai Tenisa

AHAZTEKO ASTEBURUA

Lekaeneako superdibisioetako bi taldeek asteburu honetan txapelketako jardunaldi berri bat lehiatzera bueltatu ziren Sonia Etxazarreta Kirol Gunean eta biek 1-4...

AHAZTEKO JARDUNALDIA SUPERDIBISIOETAKO TALDEENTZAT
Mahai Tenisa

AHAZTEKO JARDUNALDIA SUPERDIBISIOETAKO TALDEENTZAT

Guadalajaran ospatutako Espainiako Txapelketaren eta Errege Koparen ondoren, Lekaeneako klubeko taldeak porrotarekin bueltatu ziren ligako neurketetara

Ez...

HIRUGARREN NEURKETA JARRAIAN 4-0 IRABAZIZ
Mahai Tenisa

HIRUGARREN NEURKETA JARRAIAN 4-0 IRABAZIZ

Lekaenea klubeko gizonezkoen taldeak 4-0 irabazi zuen Fundacion Cajasol Hispalis eta Espainiako Txapelketara sasoiko iristen da

Igandean Espainiako...

URRATS ETA PULTSU SENDOAREKIN
Mahai Tenisa

URRATS ETA PULTSU SENDOAREKIN

Beste asteburu aparta bat Lekaenearentzat, superdibisioko taldeek Galizian eta Katalunian garaipen sendoak lortu baitzuten

Gizonezkoen taldeak ireki zuen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika