ZAZPIGARRENEAN IRITSI DA GARAIPENA
Futbola

ZAZPIGARRENEAN IRITSI DA GARAIPENA

Real Unionek denboraldiko lehen jardunaldia irabazi zuen larunbatean, zazpi jardunaldi itxaron ostean Amorebietari 1-4 irabazi zion eta hiru puntu batu zituzten

Azkenean, zazpi jardunaldiren ondoren, Real Unionek denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuen larunbatean etxetik kanpo Urritxen, Amorebietaren zelaian. 1-4 gailendu ziren Alberto Iturralderenak, erasoan eta atzealdean zituzten arazoak ahaztu zituzten eta kolpe batez oso indartsu neurketa aurrera atera zuten.

Lehen zatia Amorebietaren aukera batekin hasi zen, baina Dani Estradaren areaz kanpoko jaurtiketa batek 0-1ekoa ezarri zuen. Markagailuan aurretik bazeuden ere, etxeko taldeak zailtasun handiak jartzen zizkion Real Unioni presioarekin eta behin baino gehiagotan Irazustabarrenaren atera hurbildu ziren. Gol bat sartu zuten, baina epaileak baliogabetu zuen Real Unionen hobe beharrez. Orduan neurketa berdindu zen eta Real Unionek bigarren golak sartzeko aukerak izan zituen. Atsedenaldira iritsi baino lehen, bost korner atera zituen talde txuribeltzak.

Bigarren zatiaren hastapenak albiste onak ekarri zituen, Asier Etxaburuk Real Unionen bigarren gola erdietsi zuen, Ondarrutarra hasieratik aritu zen eta ondo aprobetxatu zuen Iturraldek eskeinitako aukera. Bigarren gola sartu eta hamar minututara, talde txuribeltzak Iñaki Recioren bitartez eguneko hirugarren gola sartu zuen eta ondoren, Galanek sekulako jaurtiketa asmatu zuen laugarren gola egiteko. Amorebietak ez zuen amorerik eman eta azken 1-4ko gola sartu zuen 67.minutuan Orozkoren firmarekin.

Beraz, Real Unionek arnas pixkat hartzen du, baina jeitsiera postuetan jarraitzen du sei punturekin. Datorren jardunaldian denboraldiko bigarren garaipenaren bila irtengo dira irundarrak, baina oso neurketa zaila izango dute aurrean, Valladolid Bren aurka jokatuko dute, ligako bigarren sailkatua hain zuzen. 

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika