ARANTXA AUSAN EUROPAKO TXAPELDUN W50-KO 60 METROKO HESI LASTERKETAN

Abel Castañaresek zilarrezko domina eskuratu zuen M65 kategoriako 8 kilometroko krosean

Europako Master Txapelketa ospatu zen pasa den astean, martxoaren 17tik 23ra, Poloniako Torun hirian. Bertan izan ziren Bidasoa Atletiko Taldeko hiru kirolari eta horietatik Arantxa Ausan izan ziren urrezko domina lortu zuten, W50 kategoriako 60 metroko hesi lasterketan. Bertzalde, Abel Castañaresek ere zilarrezko domina eskuratu zuen M65 kategoriako 8 kilometroko krosean.

Arantxa Ausan Europako txapeldun bilakatu zen W50 kategoriako 60 metroko hesi lasterketan. Kanporaketetan bigarren izan zen, 9,86 segunduko denborarekin, eta finalean berriz, urrezko domina eskuratzeko gai izan zen, 9,95 segundutan proba eginez. Podiumean Susana Rodríguez (ESP) eta Katarzyna Krysztosiak (POL) izan zituen lagun.

Bertzalde, Abel Castañaresek zilarrezko domina eskuratu zuen 8 kilometroko krosean 34:10ko denborarekin. Horrez gain, 800 metroko lasterketan ere parte hartu zuen Castañaresek eta 2:41,98ko denborarekin bederatzigarren postuan sailkatu zen.

Azkenik, Imanol Gilek hamargarren postua eskuratu zuen M35 kategoriako 60 metroko lasterketan. Finalerdietara pasatzea lortu zuen Gilek 7,27 segunduko denborarekin. Lehen finalerdia jokatzen ari zenean isquiotibialean arazo bat eduki zuen eta 7,33ko denbora egin zuen. Hau dela eta, hamargarren postua eskuratu zuen eta finalerako txartela lortzeko hurbil gelditu bazen ere, ezin izan zuen bertan egon. 

BATEK HAMABI DOMINA ESKURATU DITU 16 URTEZ AZPIKO EUSKADIKO TXAPELKETAN

Dominez gain, estatu mailako txapelketan parte hartzeko minimoak ere lortu dituzte zenbait atletek

Euskadiko Txapelketa ospatu zen pasa den...

SANDRA PIERA ETA JON URTIZBEREA SAN MARTZIAL IGOERAN IRABAZLE

Ekainaren 22an ospatuko zen San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa eta Sandra Piera eta Jon Urtizberea izan ziren azkarrenak

Sanpedro eta sanmartzial...

SAN MARTZIAL IGOERAREN XLVI. EDIZIOA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

3,6 kilometroko ibilbidea prest du Bidasoa Atletiko Taldeak

San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko dute larunbat honetan, ekainaren...

HOGEI DOMINA POLTSIKORATU DITUZTE BATEKO ATLETEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...

ATLETISMO UDALEKUAK IZANEN DIRA BI HILABETEZ PLAIAUNDIN

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia

2024ko uda ailegatzear dago eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika