27. edizioa izanen da aurtengoa eta ostegunetik larunbatera ospatuko da
Bihartik aurrera larunbata arte XXVII....
30 Mai, 2015
ATLéTICO VALLADOLID: César Pérez, Rey, Rasero (1), Viscovich (3), Hernández (8), De La Rubia (3), Källman (7), Daniel Pérez (2), Grossi (2), álvarez (2), Turrado (1), Roberto Pérez (2), Egea, Gómez, Santiago.
BIDASOA-IRUN: Dejanovic, Cavero (1), Trkulja (2), Azkue (3), Muiña (1), Martínez (2), Crowley (7). Zubiria, Alzaga, Zildzic (2), Gimeno (1), Penón (1), Vázquez, Revin.
MARKAGAILUA: 2-1, 3-2, 5-3, 7-4, 9-7, 11-10 (atsedenaldia); 13-12, 16-14, 20-15, 22-17, 27-20, 31-20.
EPAILEAK: álvarez Menéndez eta Friera Cavda.
Garratza izan da denboraldiaren amaiera Bidasoa-Irun taldearentzat. Igoera lortzeko itxaropenarekin iritsi da Santanderko play off-era. Baina oso urrun gelditu da azkenean. Kolpe latza eman dio Atlético Valladolidek finalerdian. Ezusteko jipoia jaso du Bidasoak, denboraldiko neurketa okerrenetariko batean. Itxura txarra hartu du norgehiagokak lehen minutuetan. Cristian Martínezek lehen gola egin ondoren, laster hasi da Valladolid markagailuan agintzen. Caverok berdinketa jarri du, 11.minutuan. Ordu laurdena betetzerako, ordea, bi goleko abantaila zuen berriro aurkariak. Defentsako lan handia izan da Pucelako taldearen garaipenaren oinarri. Erasoan baldar aritu da Bidasoa, harresi gaztelarra gainditzeko modua aurkitu ezinik. 26.minutuan hutsartea eskatu behar izan du Boleak, Valladolidek hiru goleko aldea zuenean (7-10). Lehen zatia ondo bukatuta, lehiara bueltatzeko itxaropena zuen entrenatzaileak. Hala izan da, 10-11koa irudikatu baitu markagailuak atsedenaldian.
Bigarren zatiaren hasierak zale irundarrak berpiztu ditu. Cristian Martínezek markagailua berdindu du, eta Adrian Crowleyk aurretik jarri du talde bidasoarra, zazpi metroko marratik. Hala ere, Valladolidek neurketaren agintea berreskuratu du laster. Defentsan estutzen hasi da berriro, eta markagailuko aldeak gora egin du etengabe. Bidasoak ez du atea babesteko lanean asmatu. Erraz eta erruz sartu dira aurkariak sei metroko marraraino. Gainera, Filip Källman Bidasoako jokalari ohiak gol sorta sartu du kanpoko jaurtiketetan. Hamabost minutu falta zirenean, partidatik kanpo zegoen jada Bidasoa-Irun. Azken ahalegin batean, hutsartea eskatu du Boleak, 15-21ekoarekin. Baina aurrerantzean, aldea handitu besterik ez du egin Valladolidek. Amore eman dute Bidasoako jokalariek, eta burumakur utzi dute La Albericiako kantxa. Negar malkoak ere izan dira, gazteenen artean.
Denboraldi irregularraren ondoren, saririk gabe gelditu da Bidasoa-Irun. 3. eta 4. postuetarako lehian, 20-27 gainditu du Nava. Baina garaipenak ez du taldea kontsolatu. Ohorezko B Mailan ariko da Bidasoa hurrengo denboraldian.
27. edizioa izanen da aurtengoa eta ostegunetik larunbatera ospatuko da
Bihartik aurrera larunbata arte XXVII....
Pasa den ortziralean 24-32 irabazi zuen Billere taldearen aurka eta larunbatean 28-38 nagusitu zen Huescaren aurrean
Hamabostgarren urtea da bi erakunde hauek elkarrekin lan egiten dutena
Bidasoak atzo jakitera eman zuenez, klub...
Atzo eguerdian egin zen aurtengo denboraldiko egutegiaren zozketa eta Bidasoari Benidormen hastea egokitu zaio
Atzo...
Bi atezainak lehen aldiz arituko dira ASOBAL Ligan eta bertan, beraien onena erakusteko aukera edukitzea espero dute
Gurutz Aginagalde presidenteak Bidasoako ezker eta eskuin hegaleko jokalari berriak aurkeztu zituen prentsaren aurrean