BAZTANEK SOILIK LORTU DU GARAIPENA ASTEBURUAN
Futbola

BAZTANEK SOILIK LORTU DU GARAIPENA ASTEBURUAN

Beti Gazteko emakumeek eta Doneztebek berdinketa erdietsi zuten eta Beti Gazteko gizonezkoek eta Gure Txokoak porrot bana jaso zuten

Baztan-Bidasoaldeko futbol talde nagusien artean, soilik Baztanek lortu du bere aurkaria garaitzea asteburuan. Iban Romoren mutilek 4-1 garaitu zuten Ondalan, sailkapeneko hirugarren postuan dagoen taldea, eta sasoi onean daudela erakutsi zuten etxeko zelaian. Bertze taldeek ez zuten zorte bera izan. Beti Gazteko emakumeek, Goierri Gorri taldearen kontra, eta Doneztebek, Burlades Bren kontra, berdinduta bukatu zuten. Beti Gazteko gizonezkoek eta Gure Txokoak aldiz, porrot bana jaso zuten Lagun Onak B eta Trintxerpe taldeen kontra, hurrenez hurren.

Nafarroako Ligari dagokionez, Lehen Maila Autonomikoko Baztanek garaipena lortu zuen asteburuan Giltxaurdin. Ondalan izan zuen aitzinean, sailkapeneko hirugarren postuan dagoen taldea, eta 4-1eko markagailu zabalarekin irabazi zuten baztandarrek. Sasoi onean daudela erakutsi zuten eta atsedenaldia sentsazio gozoekin hasteko ere baliagarria izan zaie garaipena, Iban Romo prestatzaileak aipatu bezala. Orain entrenamenduak etengo dituzte astebetez, eta heldu denean lanean hasiko dira berriz ere denboraldiko azken txanpari aitzin egiteko.

Preferente mailako Doneztebek aldiz, puntu bakarra atera zuen pasa den ortziralean Burlades B taldearen kontra jokatutako partiduan, hutsera berdindu ondotik. Joel Gil bigarren entrenatzaileak kontatu duenez, gola sartzeko aukerak izan zituen Doneztebeko taldeak, baina ezin izan zituen errematatu. Hala ere, euren atea hutsean mantentzen jakin zuten eta horrela, lortutako puntua baliagarra izan daitekeela iritzi diote. Atsedenaldiaren aitzinetik, asteazken honetan (martxoaren 27an) bertze jardunaldi bat izanen dute etxean, Beti Casedanoren kontra (19:00).

Gipuzkoako Ligan, Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako emakumeek bana berdindu zuten Goierri Gorri taldearen kontra. Aurkaria sailkapeneko goiko postuetan dago eta jokalari gazteak ditu. Erritmo handiko partidua izan zela aipatu du Ainara Otxoteko bigarren entrenatzaileak eta horregatik beragatik, Beasaindik ekarritako puntua baliagarritzat jo du Lesakako taldeak. Galtzen hasi ziren gainera, baina bigarren zatian neurketa berdintzeko gai izan ziren Beti Gaztekoak.

Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako gizonezkoek aldiz, 0-1 galdu zuten Mastegin Azpeitiko Lagun Onak B taldearen kontra. Markagailuan aitzina hartzeko aukerak izan zituzten lesakarrek, baina atsedenaldira hutsera berdinduta joan ziren bi taldeak. Bigarren zatia ere bide beretik joan zen eta puntuak banatuko zituztela uste zutenean, azpeitiarrek lesakarren akats bat aprobetxatu zuten eta gola sartu zuten, neurketa bereganatuz. Javier Escagües entrenatzaileak aitortu du burumakur bukatu zutela jardunaldia, nahiz eta puntua ona izan.

Azkenik, Erregional mailako Gure Txokoak 2-0 galdu zuten Trintxerpe taldearen kontra. Beratarrek ezin izan zituzten puntuak batu eta hauek ere zapore gaziarekin bukatu zuten asteburua. Hala ere, Ganix Zubieta entrenatzailea itxaropentsu azaldu da, oraindik ere gelditzen diren jardunaldietan goiko postuetan egoteko aukerak dituztela eta beraz, denboraldiko helburu nagusia lortzeko: igoera. 

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika