Bidasotarren artean bi igerilarik lortu dute irabaztea parte hartu duten lau probetan, Eider Emazabelek eta Oihan Cabanesek
Bidasoa XXI-eko...
01 Mar, 2021
Klubak berak ohar bidez jakinarazi zuen, Irungo Udalak kiroldegien kudeaketaren kanona ordaintzeari utzi nahi diola.
Desagertzeko arriskuan, horrela aurkitzen da Bidasoa XXI Igeriketa kluba. Azken 20 urteetan emakumezko zein gizonezko taldea Ohorezko Mailan izan duen Euskadiko klub bakarra egoera larrian aurkitzen da. Klubak aditzera eman zuen antzera, “Irungo Udalak Artaleku eta Azken Portuko kiroldegien kudeaketaren kanona ez ordaintzeko asmoa erakutsi ondoren, kluba desagertzeko egoeran aurkitzen da”. Hala jakinarazi zieten udal ordezkariek azken asteetan izan dituzten bileretan.
Urtero, kanonaren diru-sarrerak aldakorrak dira, Azken Portu zein Artalekuko kiroldegien irabazien araberakoa, hain zuzen ere. Kanonak Bidasoa XXI Igeriketa Klubaren diru-sarreren %30a suposatzen du; beraz, Irungo Udalak hartu duen erabaki honek, arrisku larrian jartzen du irungo igeriketa klubarean jarraipena. Bidasoa XXI Igeriketa taldeak 70 langilek eta 260 kirolarik osatzen dute, gutzi horien jarduna ere arriskuan utziko luke Irungo Udalak.
Bidasoa XXI Igeriketa taldeak jakinarazi duenez, “ez da lehen aldia udalak igeriketa zailtasunetan jartzen duela; izan ere, aurreko urteetan ordaindu beharreko eta 32.000 euroak gainditzen dituen diru-laguntzak ordaindu gabe jarraitzen du Irungo Udalak”.
Kiroletik saioan Ane Sasetari, Bidasoa XXI Igeriketa taldeko lehendakariari eginiko elkarrizketa.
Bidasotarren artean bi igerilarik lortu dute irabaztea parte hartu duten lau probetan, Eider Emazabelek eta Oihan Cabanesek
Bidasoa XXI-eko...
Hiru hitzordu izanen dituzte guztira Oñatin Bidasoa XXIeko igerilariak eta lehena larunbat honetan izanen da
Oñatin eginen da asteburu honetan...
Jon Goñez izan zen Bidasoa XXI-eko igerilaririk azpimarragarriena lau probetan irabazita
Gif Trofeoan parte hartu zuten pasa den asteburuan Bidasoa...
Azkuek lau modalitatetan irabazi zuen eta Arretxek bizkarrez eta krolean
Bidasoa XXIek garaipen handiak lortu ditu Gipuzkoako Txapelketan. Hamasei...
Cendoyaren gibeletik, Ane Hernandez eta June Ilzarbe sailkatu ziren
San Martzial Torneoa ospatu zen pasa den asteburuan eta bertan, Amaia Cendoya...
Taldekako bortz sailkapenetan nagusitu dira irundarrak, eta 52 domina eskuratu dituzte guztira
Bidasoa XXI kluba Euskal Herriko junior eta absolutu...