27. edizioa izanen da aurtengoa eta ostegunetik larunbatera ospatuko da
Bihartik aurrera larunbata arte XXVII....
23 Mai, 2022
Talde irundarrak larunbatean jokatu zuen Huescaren kontra eta 30-29ko markagailu estuarekin galdu zuen
Bidasoak Huescaren kontra jokatu zuen pasa den larunbatean, denboraldiko Asobal Ligako azken-aurreko partiduan. Talde irundarrak garaipena eskuratzeko aukera izan bazuen ere, azkenean etxeko taldeak eraman zuen garaipena, 30-29ko markagailuarekin. Emaitzak honek eta Granollersek Torrelavegan lortutako garaipenak Bidasoa hirugarren postura jeistea ahalbidetu du.
Jacobo Cuetararen taldea ongi sartu zen kantxara eta lehen abantaila lortu zuen hasi eta berehala. Hala ere, galtzeko ezer ez zuen etxeko taldeak indarra hartu eta markagailua bereganatu zuen, lau goleko aldea irekiz bi taldeen artean (12-8, 19. minutuan). Bidasoak, atsedenaldia baino lehen, honi erantzun eta hutsune hori erdira murriztea lortu zuen baita ere, 17-15koa ezarriz bigarren zatia hasteko.
Bigarren zatia hasi eta hamar minutura, Jon Azkuek berdinketa lortu zuen markagailuan, baina Huescak lehian gogor jarraitu zuen eta berriz ere aurretik jarri zen. Hurrengo minutuetan, Xoan Ledoren eta Adrian Fernandezen lanari esker, Bidasoak puntu bateko errenta eskuratu zuen (23-24). Partidua amaitzeko bost minutu falta zirenean aldiz, etxeko taldeak aukerak aprobetxatu zituen eta Bidasoa menderatzea lortu zuten, 30-29ko markagailu estuarekin.
Horrela, puntuak Huescan geratu ziren eta Bidasoak sailkapeneko bigarren postua galdu zuen berriz ere, bi puntuko aldea irekiz Granollersekin. Nahiz eta zaila izango den, Irungo taldeak azken aukera izango du igande honetan postua berreskuratzeko. Denboraldiko azken neurketa izango da hau eta Artalekun jokatuko dute, Benidormen kontra, arratsaldeko 17etan.
(Argazkia: Arrate Morales)
27. edizioa izanen da aurtengoa eta ostegunetik larunbatera ospatuko da
Bihartik aurrera larunbata arte XXVII....
Pasa den ortziralean 24-32 irabazi zuen Billere taldearen aurka eta larunbatean 28-38 nagusitu zen Huescaren aurrean
Hamabostgarren urtea da bi erakunde hauek elkarrekin lan egiten dutena
Bidasoak atzo jakitera eman zuenez, klub...
Atzo eguerdian egin zen aurtengo denboraldiko egutegiaren zozketa eta Bidasoari Benidormen hastea egokitu zaio
Atzo...
Bi atezainak lehen aldiz arituko dira ASOBAL Ligan eta bertan, beraien onena erakusteko aukera edukitzea espero dute
Gurutz Aginagalde presidenteak Bidasoako ezker eta eskuin hegaleko jokalari berriak aurkeztu zituen prentsaren aurrean