Bidasoak Logroñon jokatuko du, larunbat honetan, denboraldiko laugarren jardunaldia
Bidasoak Logroñora bidaiatu beharko du asteburu honetan,...
17 Ira, 2023
Jacobo Cuetararen taldea 29-34ko markagailuarekin gailendu zitzaion Torrelavegari
Bidasoak denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen atzo Torrelavegaren kontra. Etxetik kanpo lortzen dituen lehen bi puntuak dira gainera, eta taldea sasoi onean dagoela ziurtatu zuten honekin.
Torrelavega bisitatu zuen atzo Bidasoak eta garaipena lortuta bueltatu zen Irunera. 1.600 zaleen aitzinean, ikuskizun ederra eskaini zuen Jacobo Cuetararen taldeak eta 29-34 markagailua eskuratuta, garaipena lortu zuen kantabriarren kontra. Hala ere, hasiera ez zen hain erraza izan. Etxekoek eskuratu zituzten lehen abantailak eta irundarrek horri aurre egin behar izan zioten. Lanean jarri ziren eta Rodrigo Salinasek segidan sartutako hiru golei esker, 5-6koa ezarri zuten markagailuan. Hortik aitzinera, Bidasoarena izan zen neurketa.
Atsedenaldira ailegatu baino lehen, bisitariek irekitako hiru goleko tartea batera murriztu zuen Torrelavegak. Hala ere, Cuetararen mutilek ez zuten amore eman eta berriz ere abantaila bereganatu zuten, defentsan lan ona eginez eta Mehdi Harbaouiren sendotasunari esker. Horrela, bortz golekoa izan zen Bidasoak lortutako errenta lehen zatia bukatzerakoan (13-18).
Bigarren zatian bide beretik joan zen partidua. Bidasoak indarra erakusten segitu zuen eta zortzi goleko errenta lortu zuen lehen minutuetan. Etxekoek, etsiturik, bi hutsarte eskatu zituzten bortz minututan, neurketaren norabidea aldatzeko asmoarekin. Markagailuko tartea bi tantora murriztea lortu bazuten ere, ezin izan zuten Bidasorekin berdindu. Indarrak agortuta, talde bisitariko Gorka Nietok berriz ere bortz golera eraman zuen euren abantaila eta horrela, 29-34ko emaitzarekin bukatu zen norgehiagoka.
Aurredenboraldiko sentsazio txarrak erabat uxatuta, sasoi onean dagoela erakutsi du talde irundarrak. Horrela, hurrengo erronkei aurre egiteko prestaketak arinagoak izanen dira eta are gehiago, heldu den asteburuan etxean aritzeko aukera edukita. Hain zuzen ere, datorren ortziralean (irailaren 22an), Bidasoak Artalekun jasoko du Recoletas Atletico Valladolid.
(Argazkia: Luis Palomeque)
Bidasoak Logroñon jokatuko du, larunbat honetan, denboraldiko laugarren jardunaldia
Bidasoak Logroñora bidaiatu beharko du asteburu honetan,...
Valladoliden kontra 31-27 irabazi ondotik, talde irundarrak bortz puntu batu ditu sailkapenera
Bidasoak bertze bi puntu batu zituen sailkapenean...
Jacobo Cuetararen taldea etxean ariko da berriz ere, eskenatoki berean Barçaren kontra emandako ikuskizunaren ondotik
Bidasoak denboraldiko...
Jacobo Cuetararen taldea 29-34ko markagailuarekin gailendu zitzaion Torrelavegari
Bidasoak denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen atzo...
Bidasoak Torrelavega bisitatuko du denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko
Bidasoak ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu honetan ere....
Barçaren kontra 26ra berdindu zuen, lehen zati bikain baten ondotik
Bidasoa Irunek markagailua 26ra berdintzea lortu zuen Barçaren kontra,...