13 Mai, 2022
Etxeko taldea irabaztera aterako da kantxara, sailkapenean ahalik eta puntu gehien batzeko helburuarekin
Bidasoak bihar jokatuko du Asobal Ligako 28. jardunaldia. Oraingo honetan Artalekun arituko da, eta bertan jaso beharko du Valladolid taldea. Nahiz eta badakiten zaila izango dela, beraien helburua irabaztea izango da sailkapenean puntuak gehitzen jarraitzeko eta bigarren postua berreskuratzeko.
Jacobo Cuetarak gaur goizeko prentsaurrekoan aipatu duen moduan, “Valladoliden aurkako partiduak oso lehiatuak izan dira beti, eta badakigu aurkariak dituen zailtasunak”. Egoeraz jabetuta, Bidasoak bere helburua argi duela ere jakinarazi du Cuetarak: “Azken zati honetan ahalik eta puntu gehien gehitu behar ditugu sailkapenean”. Hala ere, Valladolidek bere jomuga ere badu, maila mantendu beharretan dago, eta entrenatzaileak erran duenez, “beraientzat ere oso neurketa garrantzitsua da eta horrelako aurkarien kontra oso zaila izaten da”.
Talde irundarrak nekea pilatua duela ere onartu du entrenatzaileak, baina gelditzen diren partiduei aurre egin behar dietela: “Luzea egiten ari zaigu, ahal duguna egiten dugu, baina puntuak batzeko neurketari aurre egin behar diogu”. Borrokatzera aterako da etxeko taldea kantxara eta beraiek irabaztea izango dute buruan, Granollersek lortzen ahal duen emaitza baino gehiago: “Irabazten ez badugu, berdin zaigu Granollersek egiten duena. Garaipena gure eskuetan dago eta horren bila joan behar gara”.
Beraz, bihar beste ikuskizun bat emango dute Bidasoak eta Valladolidek Artalekun, eguerdiko 12etan, eta zaleek denboraldiko azken partidu hauetaz gozatzeko aukera izango dute bertan.
Talde irundarrak 33-26ko markagailu zabalarekin irabazi zuen Valladoliden aurka larunbatean Artalekun
Pasa den...
Arrate Eibar 31-39 menderatu ostean, Il Capo Hondarribiak sailkapeneko hirugarren postuan bukatu du aurtengo denboraldia
Ekainaren 4ean ospatuko da finalerdia Zaragozako Principe Felipe Jauregian
Bidasoak Granollers izango du aurkari...
Etxeko taldea irabaztera aterako da kantxara, sailkapenean ahalik eta puntu gehien batzeko helburuarekin
Bidasoak...
Klub irundarraren digitalizazio prozesuaren barrenean, bazkide txartela eta partiduetarako sarrerak mugikorrean edukitzea da helburuetako bat