Oriotarra Ama Guadalupekoako gizonezkoen prestatzailea izaten jarraituko du beste urte batez. Klubak aste honetan jakinarazi duenez, 2002 urtetik egindako lanari jarraipena emango dio...
19 Abu, 2024
Euskolabel Ligan, Hondarribiak hirugarren postua eskuratu zuen asteburuan Zarautzen
Zarauzko Ikurriña jokoan egon zen asteburuan lehen mailako arraunlarien artean. Euskotren Ligako azken jardunaldia zen eta Zarauzko uretan bilakatu zen Donostia Arraun Lagunak Ligako txapeldun. Hondarribia berriz, bostgarren izan zen azken estropadan, baita sailkapen orokorrean ere. Euskolabel Ligan berriz, hondarribitarrak hirugarren izan ziren Zarautzen eta sailkapen orokorreko laugarren postua mantendu zuten honekin.
Euskotren Ligako arraunlariek denboraldiari bukaera eman zioten asteburuan Zarautzen. Bi jardunalditan jokatutako estropadan, Tolosaldea izan zen garailea, Donostia Arraun Lagunak eta Donostiarraren aitzinetik. Hondarribia berriz, bostgarren izan zen. Edonola ere, lehen jardunaldian hirugarren postua eskuratu zuten hondarribitarrek, Donostia Arraun Lagunak eta Orioren gibeletik. Denboraldiari bukaera emanda, Donostia Arraun Lagunak izan da Ligako txapelduna, Tolosaldea eta Orioren aitzinetik. Hondarribiak berriz, bostgarren postua eskuratu du. Iker Cortes entrenatzaileak aipatu bezala, pozik daude arraunlari eta teknikariak egindako lanarekin. Lekeitiko bandera poltsikoratuta, denboraldiko helburu guztiak beteak dituzte dagoeneko. Kontxako Bandera izanen dute orain begiz jota.
Euskolabel Ligan berriz, Hondarribia hirugarren sailkatu zen, Donostiarra eta Urdaibaien gibeletik. Sailkapen orokorrean berriz, laugarren postua mantendu dute hondarribitarrek, heldu den asteburuko Ondarroako eta Getariako estropaden aitzinetik. Iñigo Vertiz teknikaria ere pozik azaldu da asteburuan Zarautzen egindako lanarekin eta hauek ere dagoeneko Kontxan pentsatzen hasiak dira.
KAE Ligan azkenik, hamargarren eta bederatzigarren postuak eskuratu zituzten hondarribitarrek asteburuan, Zarautzen eta Bilbon, hurrenez hurren. Hauek ere bukaera eman diote aurtengo denboraldiari eta Hondarribia, bere aldetik, bederatzigarren postuan sailkatu da.
(Argazkia: Dani Novas)
Oriotarra Ama Guadalupekoako gizonezkoen prestatzailea izaten jarraituko du beste urte batez. Klubak aste honetan jakinarazi duenez, 2002 urtetik egindako lanari jarraipena emango dio...
Bermeo eta Portugaleteko azken estropadetan laugarren eta hirugarren izan ondotik, Hondarribiak bostgarren postuan bukatu du Liga
Euskolabel Ligako...