DEPORREK MEREZI, REAL UNIONEK IRABAZI
Futbola

DEPORREK MEREZI, REAL UNIONEK IRABAZI

(Argazkia: Gio Batista)

Arnasa hartu du gaur Real Unionek Deportivo on baten aurka. Jokoa galiziarrek jarri dute, baita abaguneak ere, baina Carlos Bravok asmatu du gehiagotan ate aurrean (2-1).

Jai giroa izugarrian Real Unionek eta Deporrek indarrak neurtu dituzte Stadium Galen. Hainbat gauza dituzte bi taldeek amankomunean; biak futboleko historikoak dira eta garaikur andanak dituzte. Deporrek garaikur horiek (Liga, Errege Kopa eta bi Superkopa) irundar baten eskutik eskuratu zituen, Jabo Irureta Real Unioneko jokalari ohiaren eskutik. 1.Federazio Footters mailako zazpigarren jardunaldiaren aurretik, merezitako omenaldia jaso du entrenatzaile ohiak. Stadium Galera hurbildu diren 1.100 zaleak, Deportivoko 200-ak ere, aulkietatik altsatu eta txalo zaparrada eskaini diote. Bidenabar, bi zalegoen arteko jarrerara, hizki larriz idatzita, zoragarria izan da.

Neurketan sartuta, Real Unionek ohikoa duen baloiaren jabetzari uko egin eta defendatzeari ekin dio neurketa. Aldaketak behartuta, bestelako planteamendua bilatu behar izan du Aitor Zulaikak. Edonola ere, zortzigarren minutuan Carlos Bravoren bitartez aurreratu da Real Union. Bergantiñosek gaizki eman dio baloia Mackayri, Carlos Bravok jaso du baloia ez du barkatu ate aurrean (1-0, 8’). Zazpigarren jardunaldian iritsi da aurrelariaren estreinaldiko gola Real Unionekin. Deportivoren erantzuna hurrengo minutuan iritsi da, Mikuren burukada Irazustak zutoinaren laguntzarekin batera ezerezean utzi du.

Lehen minutu zoroen ostean, Deportivok hartu du partiduaren erantzukizuna. Rafa de Vicente saiatu da Irazusta kanpotik ezustean harrapatzen, baina oso seguru agertu da atezain usurbildarra. Oso gutxirekin, Deportivok arrisku sentsazioa eragin du Real Unionen atepean. Galiziarren aurkera garbiena 25.minutuan iritsi da, Williamek Irazusta gainditu du, atera jaurti du, baina Ivan Perezek berdinketaren gola ekidin du. Korner baten aldaratzetik boleaz ere saiatu da Bergantiños, baina honen jaurtiketak ez du atea ikusi. Lehen zatiko azken minutuetan aukera bikoitza izan du Victorrek, bietan Alain Oiartzunen gorputzean jo du eta golera zihoan bloia kornerrera bidali du. Estutu du Deporrek, baina saririk gabe.

Bigarren zatian Aitor Zulaikak sistema aldatu du eta bost atzelari ezarri ditu soropilean. Beobide zelairatu du Capeleteren ordez, garaipena sinatzea zuen helburu teknikari azpeitiarrak. Ekhi Senar eta Iraztuabarrenaren gaizki-ulertu baten bidez, Deporren bigarren zatiko lehen abisua iritsi da, Mikuk izan du aukera, noski. Bigarren abisua Juerguenek jaurtitako faltatik iritsi da, bi denboratan gelditu du baloia ‘Txusta’-k. Hirugarren abagune bat ere izan du Deportivok, gutxigatik ez du Victorren jaurtiketak atea ikusi, zutoina miazkatzen kanpora joan da.

Sufritu du talde txuri-beltzak, gogotik. Berdinketa hurbil zuen Deporrek eta 65.minutuan iritsi da. Talde-jokaladi ona burutu du talde galiziarrak, penalti puntutik jaurti du bigarren zatian Quilesen ordez zelairatu den Noel gazteak eta berdinketaren gola egin du (1-1, 64’). Baina zer den futbola, Real Unionek izan dituen bi aukerak inoz ez bezala baliatu ditu. Kontraeraso bikaina egin du talde txuri-beltzak, Ivan Perez area barruan sartu da, atzera pasea eman du eta Carlos Bravok bigarren gola egin du. Estreinaldi bikoitza Bravorentzat (2-1, 74’).

Markagailua babesteko, atzelari berri bat zelairatu du Zulaikak, Aitor Ariztimuño harrobiko jokalaria. Real Unionek zuen guztiarekin defendatu du aldeko zuen emaitza, baita lortu ere. Talde galiziarrak berdinketaren gola egiteko aukerak izan baditu ere, behin bakarrik izan da gai baloia sarera bidaltzeko. Irazustak, nork bestela, Deporren azken aukera gelditu du eta neurketa bukatutzat eman du epaileak. 

Azpimarratzekoa da Depor bezalako aurkari baten aurka harrobiko jokalariak diren Ariztimuño eta Arzuaga zelairatu dituela teknikari azpeitiarrak. Bigarren jokalari honek ez du ahaztuko Real Unionekin egin zuen debutaz. Jai giroan jarraitzeko eta arnasa hartzeko hiru puntu eskuratu ditu gaur talde irundarrak. 

“BILBAO ATHLETICEK BAINO GEHIAGO KORRIKA EGIN BEHARKO DUGU”
Futbola

“BILBAO ATHLETICEK BAINO GEHIAGO KORRIKA EGIN BEHARKO DUGU”

Aitor Zulaikak Bilbao Athleticek proposatu dezakeen “joan-etorriko neurketa” ekidin nahi du Real Unionek bolada bikainean jarrai dezan.

Sailkapenaren...

SUFRITZEN JAKIN, GARAITZEN ERE BAI
Futbola

SUFRITZEN JAKIN, GARAITZEN ERE BAI

(Argazkia: Gio Batista)

Garaipen handia erdietsi du Real Unionek La Planilla futbol zelaian, birritan aurreratu den Calahaorra 2-4...

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ERDIETSI DU MARIÑOK
Futbola

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ERDIETSI DU MARIÑOK

Ezagutu itzazu Behe Bidasoa eskualdeko futbol taldeek asteburuan eskuratutako emaitzak.

Asteburuko albiste pozgarriena Emakumezkoen Ohorezko...

DEPORREK MEREZI, REAL UNIONEK IRABAZI
Futbola

DEPORREK MEREZI, REAL UNIONEK IRABAZI

(Argazkia: Gio Batista)

Arnasa hartu du gaur Real Unionek Deportivo on baten aurka. Jokoa galiziarrek jarri dute, baita abaguneak...

BOLADA TXARRAK DIRAU
Futbola

BOLADA TXARRAK DIRAU

Seigarren minutuan penaltiz sartu du gola Rayo Majadahondak eta Real Unionek erreskan jasotzen duen laugarren porrota behartu du.

Lehen bi partiduak...

RAYO MAJADAHONDA, ATLETAK ETA LEHIAKORRAK
Futbola

RAYO MAJADAHONDA, ATLETAK ETA LEHIAKORRAK

“Erronka” hitza erabili du Zulaikak Rayo Majadahondaren neurketa deskribatzeko. Real Unionek talde madrildarraren aurka bolada txarrarekin bukatu nahi...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika