EKI FANLO ERRUGBI 7KO MUNDUKO TXAPELKETA EPAITZEKO HAUTATUA
Errugbia

EKI FANLO ERRUGBI 7KO MUNDUKO TXAPELKETA EPAITZEKO HAUTATUA

Aurreko ostiralean, ekainak 10, jaso zuen gonbita Cape Townen (Hegoafrika) ospatuko den errugbi 7ko Munduko Txapelketan epaile moduan lan egiteko

Eki Fanlo, errugbiko epaile irundarra, datorren irailaren 9tik 11ra Cape Townen (Hegoafrika) ospatuko den errugbi 7ko Munduko Txapelketa epaituko du. Aurreko ostiralean, ekainak 10, jaso zuen bere hautaketaren berri eta oraindik “sinistu ezinik” dabilela aipatu du.

“Urte hasieran galdetuko balidate, ez nuke inondik inora pentsatuko hau gertatuko zenik”. Hau da Eki Fanlo irundarrak egiten duen balorazioa, errugbi 7ko Munduko Txapelketa epaitzeko hautatua izan dela jakin eta gero. Ekainaren 10ean eman zuen honen berri World Rugby-ko epaile buruzagitzak, Fanlok irailaren 9tik 11ra Cape Townera bidaiatu beharko duela Munduko Txapelketa epaitzeko hain zuzen ere. Pozik badago ere zaila egin zaio irundarrari albistea barneratzea: “Oso pozik nago, oraindik sinistu ezinik. Hala ere, gauzak nola gertatu diren barneratzeko zailtasunak izan ditut. Aurreko urtean, data hauetan, oraindik ez nuen Europako Txapelketan debutatu eta Malagan hasi zen bidaia hau oso azkar joan da, egia esan”.

Bere hautagaitzan Kanadan eta Touloussen ospatutako txapelketan lortutako emaitza onak kontuan hartu direla uste du Fanlok: “Kanadara bidaiatu nuenean oso lan txukuna bete nuen eta bertako txapelketako finala epaitzeko izendatu ninduten, Australia eta Zelanda Berriaren artekoa. Uste dut bertan egindako lanak eta Toulousseko txapelketako azkeneko saioan egindako lan txukunak ere pisua izan duela nire izendapenaren hautaketa prozesuan”.

Munduko Txapelketan parte hartzea, Joku Olinpikoetan parte hartzearekin batera, “albiste bikaina da errugbi epaile batentzat. Azkenean, epaitu daitekeen gauzarik hobenetarikoa da. Gainera, Hegoafrikan ospatzea beti da ilusionagarria”, adierazi du Fanlok. Horregatik beragatik, “disfrutatzeko gogoz nago eta ilusio handia dut joateko. Lan txukuna egin eta etxera pozik itzultzeko gogoz joango naiz”, gaineratu du irundarrak. 


HONDARRIBIKO HONDARTZAKO ESKOLEN ARTEKO TXAPELKETAREKIN HASIKO DA ERRUGBI DENBORALDIA
Errugbia

HONDARRIBIKO HONDARTZAKO ESKOLEN ARTEKO TXAPELKETAREKIN HASIKO DA ERRUGBI DENBORALDIA

19 eta 12 urtez azpiko 16 taldeetan banatutako 400 bat jokalari bilduko dira igandean Hondarribiako hondartzan

Errugbi denboraldiko hasiko da...

TXINGUDI RUGBY KLUBA LEKAROZEN EGONEN DA ASTEBURUAN
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBA LEKAROZEN EGONEN DA ASTEBURUAN

Aurredenboraldiari bukaera emateko, urteroko hitzordua izanen dute Irungo errugbilariek Baztango zelaian

Txingudi Rugby Taldeko Euskal Ligetako...

ATE IREKIEN EGUNA OSPATUKO DUTE PLAIAUNDIN TXINGUDI RUGBI TALDEKO EMAKUMEEK
Errugbia

ATE IREKIEN EGUNA OSPATUKO DUTE PLAIAUNDIN TXINGUDI RUGBI TALDEKO EMAKUMEEK

Egun osoko egitaraua prestatu dure larunbat honetarako, irailaren 21erako

Urriaren lehen asteburuan aurreikusten da Euskal Ligaren hasiera, baina...

ERRUGBI TXAPELKETA OSPATUKO DUTE HONDARRIBIAKO HONDARTZAN
Errugbia

ERRUGBI TXAPELKETA OSPATUKO DUTE HONDARRIBIAKO HONDARTZAN

Txingudi Rugby Taldeak antolatutako hitzordua izanen da eta uztailaren 6an eginen da

Txingudi Rugby Taldeak zazpigarren aldiz antolatu du...

TXINGUDI RUGBY KLUBAK BERE EGUNA OSPATUKO DU BIHAR
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBAK BERE EGUNA OSPATUKO DU BIHAR

Plaiaundin elkartuko dira adin guztietako errugbilariak arratsaldean partiduak jokatzeko

Denboraldia bukatuta, eta hau bera ospatzeko, Txingudi...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika