ELDENSEK ERAMAN ZITUEN HIRU PUNTUAK GALETIK
Futbola

ELDENSEK ERAMAN ZITUEN HIRU PUNTUAK GALETIK

Sailkapeneko liderrak bere nagusitasuna erakutsi zuen Real Unionen aitzinean eta garaipena eskuratu zuen

Real Unionek sailkapeneko liderra den CD Eldense taldea jaso zuen pasa den larunbatean Stadium Galen. Aurkariak bere nagusitasuna erakutsi zuen 90 minutuetan eta Soberonek sartutako golari esker, garaipena eskuratu zuen bigarren itzuliko lehen jardunaldian.

David Movillaren taldeak bazekien garaipena garestia egonen zela pasa den larunbatean etxean. Sailkapeneko liderrari egin behar zioten aurre txuribeltzek eta, euren baldintzak kontuan hartuta, ez zen erronka erraza izanen. Hain zuzen ere, hori bera utzi zuten agerian zelaian ere jokatu zituzten 90 minutuetan. Eldensek bere nagusitasuna erakutsi zuen eta baloiaren jabetza eduki zuen lehen zati guztian zehar. Hala ere, ez talde batek ez bertzeak ere, ez zituzten aukera gehiegi sortu eta hutsean utzi zuten markagailua atsedenaldira iristerakoan.

Bigarren zatian berriz, abagune gehiago izan zituen aurkariak. Hasi eta bost minutura, lehena eduki zuen Clementek, baina Irazustak ongi gelditu zuen. Hala ere, 62. minutuan ez zen gauza bera gertatu. Orduan, Soberonek Nietoren pasea ate barrura sartzea lortu zuen eta beraz, 0-1ekoa ezarri zuen markagailuan. Real Unionek honi erantzuna eman nahi izan zion eta Jon Anderrek buruz egin zuen errematea, baina zutoinean eman eta kanpora joan zen baloia. Azken minutuetan, Movillaren mutilak saiatu ziren neurketa berdintzen, Seguinek eta Nacho Sanchezek sortu zituzten aukera banatan. Hala ere, lehenengoaren jaurtiketak ez zuen aterik aurkitu eta bigarrenarena talde bisitariaren defentsa baten hanketan erori zen.

Punturik gabe bukatu zen beraz, bigarren itzuliko jardunaldia Real Unionentzat. Hala ere, ez zuen itxura txarrarik eman eta hemendik aitzinera, aste honetan zehar, lanean jarraitu beharko du David Movillaren taldeak. Izan ere, datorren igandean (urtarrilak 29), SD Amorebieta bisitatu beharko dute 18:00etan.

(Argazkia: Aimar Lasa)

REALE ARENAN JOKATUKO DA SANSE ETA REAL UNIONEN ARTEKO NEURKETA
Futbola

REALE ARENAN JOKATUKO DA SANSE ETA REAL UNIONEN ARTEKO NEURKETA

Datorren otsailaren 11n jokatuko da derbia eta, Zubietan beharrean, donostiarren lehen taldearen zelaian ospatuko da

DAVID MOVILLA: `AZKEN PARTIDUETAN BAINO BERTSIO HOBEA ERAKUTSI BEHAR DUGU´
Futbola

DAVID MOVILLA: `AZKEN PARTIDUETAN BAINO BERTSIO HOBEA ERAKUTSI BEHAR DUGU´

Real Unionek Intercity jasoko du bihar Galen, azken bi jardunaldietan porrotak jaso ondotik

Real Unionek...

MIKEL BENGOA: `BARNE LEHIA HOBETU NAHI IZAN DUGU´
Futbola

MIKEL BENGOA: `BARNE LEHIA HOBETU NAHI IZAN DUGU´

Neguko merkatuan Real Unionek Mario Capelete utzi, Antxon Jasoren kontratua eten eta Unai Agirre, Jose Carrillo eta Julen Agirre gehitu ditu taldera

ANTXON JASO EZ DA GEHIAGO REAL UNIONGO JOKALARIA IZANEN
Futbola

ANTXON JASO EZ DA GEHIAGO REAL UNIONGO JOKALARIA IZANEN

Jokalari nafarrak ekainean bukatuko zuen bere kontratua, baina aldez aurretik joanen da Irunetik

Antxon Jaso ez...

JOSE CARRILLO REAL UNIONGO JOKALARI BERRIA
Futbola

JOSE CARRILLO REAL UNIONGO JOKALARI BERRIA

Atzelaria 2022/23ko denboraldi honen bukaerara arte arituko da Irunen

Real Union Klubak jakitera eman duenez,...

GARAIPENAK BATZEN JARRAITZEN DU REAL UNION ROCAK
Futbola

GARAIPENAK BATZEN JARRAITZEN DU REAL UNION ROCAK

Carlos Garciaren mutilek Usurbil FT garaitu zuten Galeko anexoan

Real Union Roca: Iza; Arteaga, Gordo,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika