EMAKUMEAK, BIXI-BIXI

Lucia Elizondok eta Maite Mariezkurrenak osatzen duten bikoteak Emeki Elkartearen Bixi Bixi Pala Txapelketa bereganatu zuten.

Emeki Elkarteko kideek adierazi zuten gisan, “Hondarribian palarekiko berpizten ari da eta hau hasiera besterik ez da egin”. Hondarribiko Emakumezkoen IV. Pala txapelketa antolatu eta gero, pasa berri den larunbatean Bixi-Bixi pala txapelketa antolatu zuen Hondarribiko Emeki Elkarteak. Soroetako pilotalekuan, sei bikote egun bakarreko lehian jardun ziren eta “nahiz eta bikote batek garaipena erdietsi, ez zen podiumik izan”, denak baitira txapeldun.

Urtean zehar, astearte, asteazken eta ostegunetan pala entrenamenduak aurrera eramaten ditu Emekik eta, hain zuzen ere, astero bertan buru belarri dabiltzen pala zaleak lehiatu ziren larunbatean. 3 orduko txapelketan, Lucia Elizondo eta Maite Mariezkurrena bikotea gailendu ziren finalean Xuxuna Ochoteco eta Agurtzane Berastegiren aurka, 20-9. 

EMAKUMEAK, BIXI-BIXI

Lucia Elizondok eta Maite Mariezkurrenak osatzen duten bikoteak Emeki Elkartearen Bixi Bixi Pala Txapelketa bereganatu zuten.

Emeki Elkarteko kideek...

ZABALETAK JO, OLAIZOLAK BUKATU

Hondarribiko Jostaldi pilotalekuak CaixaBank Masterreko final-erdia jaso zuen, Olaizola II-Zabaletak 22-7 mendean hartu zituzten Altuna III-Aranguren.

Oso...

URRUÑAKO XARE PILOTARI GAZTEEN FINALAK ASTEBURUAN JOKATUKO DIRA

Urruñarrak Pilota Elkarteak gazteentzako Xare lehiaketa antolatu du eta asteburuan jokatuko dira finalak. Abuztuaren 19an hasi ziren lehian eta irailaren 4an bukatuko da, Urruñako Iturbidea...

EUSKADIKO TRINKETE TXAPELKETAKO BI FINAL IRUNGO RAMUNTXO BERRIN

Bihar, 19:00etatik aurrera, Irungo Ramuntxo Berri Trinketeak Euskadiko Trinkete Txapelketako gomazko paletaren buruz buruko txapelketa jasoko du.

Pasa den...

JO ETA JO GARAIPENA ESKURATU ARTE

Jose Javier Zabaletak erakustaldia eman zuen uztailak 1eko jaialdi klasikoan eta Elezkano II.-rekin batera, 14-22 mendean hartu zituzten Olaizola II eta Jon Ander...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika